Gipuzkoako Herriarteko Bertso Txapelketa: Txingudi I vs Ereñotzu (2017-03-03), Hazia Elkartean (bertso-afaria)

Non: 
Hazia Elkartea
Data: 
Ostirala, Martxoa 3, 2017 - 21:00 -tik Larunbata, Martxoa 4, 2017 - 20:55 -ra

Goierritarren bisitaren ondoren, martxoaren 3an, ostiralarekin, izango da Gipuzkoako Herriartekoa dela eta eskualdeko bigarren zita. Kasu honetan "Txingudi I" eta "Ereñotzu" taldeak aurrez-aurre jarriko dituen saioa izango dugu Irungo Hazia Elkartean. Afaldu eta gero izango da bertso saioa, gaueko 23:00etatik aurrera, gutxi gorabehera. Hazia Kultur Elkarteak menua finkatuko du, eta aurrez tokia hartu nahi duenak izango du horretarako aukerarik, Hazian bertan abisu emanez gero (Haziako telefonoa: 943 63 36 42). Menua 15 euroan izango da. Txartelak erosteko azken eguna Martxoak 1, asteazkena.

Txingudi I taldetik Abel Zabalak, Iñigo Ugartek eta Andoni Zelaiak kantatuko dute. Ereñotzuko taldea Arnaitz Lasarte, Aritz Zerain, Ibon Miner eta Iñaki Zelaiak osatzen dute, eta lau horietatik hiruk kantatuko dute Irunen.

Etiquetak: