Irunabar (Irungo Bertsoaren Bilgunea)

Euskara

Bertso-bazkaria Landetxako Elatzeta Elkartean

Data: 
Larunbata, Otsaila 17, 2018 - 14:00
Non: 
Landetxako Elatzeta Elkartea

Otsailaren 17an, hirugarren urtez jarraian, bertso saioa antolatu dute Elatzeta Elkartekoek. Alaia Martin oiartzuarra eta Beñat Gaztelumendi añorgarra ariko dira bertsotan, Zuhaitz Olazabalen aginduetara.

Sarrerak salgai dituzue Otazpi tabernan, 20 euroan. Bestela, egunean bertan eskuratzeko aukera izango da baita ere, 25 euroan, ordea.

Bertso-afaria otsailaren 3an Hazian

Data: 
Larunbata, Otsaila 3, 2018 - 20:30
Non: 
Hazia

Kabigorriko otsaileko saioa ate-joka dugun honetan, oraingoan bertso-afari baten berri ematera gatozkizue.

Izan ere, Ikasle Abertzaleak-ek antolatuta bertso afaria izango baita otsailaren 3an, Irungo Hazia Elkartean. Irati Alcantarilla, Igauri Lopetegi eta Manu Goiogana ariko dira kantuan, eta afaria 20:30ean hasiko da.

Otsailak 1ean, ostegunarekin, bertso gaua Kabigorrin

Data: 
Osteguna, Otsaila 1, 2018 - 19:30
Non: 
Kabigorri

Datorren ostegunean, otsailak 1, izango da Kabigorriko otsaileko bertso gaua.

Bertan, Manex Agirre aramaioarra, Xabier Sukia oriotarra, Maider Arregi oñatiarra eta Egoitz Zelaia hendaiarra ariko dira bertsotan, Arkaitz Oiartzabal "Xamoa" oiartzuarraren esanetara. Bertso jarrien ardura Arkaitz Oiartzabal "Xamoa"-k berak hartuko du.

Bertsotruk: Txingudi vs Gernika-Lumo (2018-01-20), Lakaxita gaztetxean

Data: 
Larunbata, Urtarrila 20, 2018 - 13:30
Non: 
Lakaxita gaztetxea

Urtarrilaren 20an, larunbatarekin, emango diegu hasiera 2017-2018 ikasturteko Bertsotruk ekimeneko bertso trukeei. Ikasturte honetan Gernika-Lumoko eta Aramaioko bertso eskoletako kideekin egokitu zaigu Txinguditarroi bertso trukean aritzea, eta Gernika-Lumokoak etxean hartuta emango diogu hasiera aurreko bi ikasturteetan hain emankor gertatu zaigun ekimenari.

2018ko lehendabiziko Kabigorriko bertso gaua urtarrilaren 4an

Data: 
Osteguna, Urtarrila 4, 2018 - 19:30
Non: 
Kabigorri

Urtarrilaren 4an izango da urteko lehendabiziko bertso gaua, eta bertan Iñaki Zelaia, Julen Zelaieta, Aimar Karrika, Andoni Zelaia eta Abel Zabala ariko dira bertsotan. Gaiak jartzen Aitor Errazkin ariko da, eta bat-bateko saioaren aurreko bertso jarriak, aldiz, Adrian Arrutiren eskutik helduko zaizkigu. Aukera bikaina, beraz, urteari hasiera ongi emateko.

Irunabar (Irungo Bertsoaren Bilgunea)

Ostegunean abenduko Kabigorriko bertso-gaua musikatua

Data: 
Osteguna, Abendua 14, 2017 - 19:30
Non: 
Kabigorri

Abenduko Kabigorriko bertso gaua hilaren 14an izango da, behin abenduko zubia pasata, ostegunarekin, eta arratsaldeko 19:30etik aurrera, beti bezala.

Bertso saio musikatua izango da, eta bertsotan Beñat Gaztelumendi (Añorga), Alaia Martin (Oiartzun), Nerea Ibarzabal (Markina-Xemein) eta Manu Goiogana (Irun) ariko dira; guztiak Haritz Casabalen (Pasai Antxo) aginduetara eta Antton Aranburu eta Beñat Urteaga musikarien erritmora.

Ostegunean izango da azaroko Kabigorriko bertso gaua

Data: 
Osteguna, Azaroa 9, 2017 - 19:30
Non: 
Kabigorri

Hilaren 9an izango da Kabigorriko azaroko bertso-gaua, arratsaldeko 19:30etatik aurrera, ohitura dugun moduan.

Mikel Garmendia irundarrak jarritako bertsoekin emango diogu hasiera saioari, eta segidan izango ditugu bat-bateko bertso lanean murgilduta Arkaitz Oiartzabal “Xamoa” oiartzuarra, Jokin Bergara eibartarra, Patxi Castillo beratarra eta Aitor Errazkin irundarra.

Orriak

RSS - Irunabar (Irungo Bertsoaren Bilgunea)-rako harpidetza egin