Igandean Kataluniari elkartasuna adierazteko mobilizazioa Irunen

Non: 
San Juan plaza
Data: 
Igandea, Apirila 15, 2018 - 11:00

Igandean, apirilak 15, "herrien erabakitze eskubidearen alde, Kataluniarekin elkartasuna" lemapean mobilizazio berria izango da Irunen. Mobilizazioa 11:00etan izango da San Juan enparantzan. Honako taldeek babesa adierazio diotelarik: ELA, LAB, ABOTSANITZ, AHAL DUGU-PODEMOS, BILDU, EAJ-PNV, GURE ESKU DAGO eta HENDAIAKO KATALUNIAREKIKO ELKARTASUN TALDEA.

Mobilizazioaren irakurketa:
ESTRATEGIA ERREPRESIBOA GELDITZEKO ETA ERABAKITZE ESKUBIDEAREN ALDEKO MANIFESTAZIOA IRUNEN

Apirilaren 15ean 6 hilabete beteko dira Jordi Sánchez eta Jordi Cuixart ekintzaileak kartzelan sartu zituztenetik. Egun hori oroituz, Bartzelonan manifestazioa antolatu da. Irunen, beste manifestazio bat burutuko dugu Kataluiniako errepresaliatuekin elkartasunez zein herrien burujabetzaren alde. Aldarrikapen hauek bat egiten dute Irungo udal batzak onartutako mozioarekin. Aipatutako mobilizazioa, Bartzelonako egun eta ordu berean burutuko dugu, apirilaren 15ean 11:00etan San Juan enparantzatik.

Gure udalbatzak mozio bat onartu zuen “elkartasuna adierazten Catalunyako herriari, eta baita demokraziaren aurkako errepresio politikoa -Espainiako gobernuak gidatutakoa- pairatzen diharduten pertsona eta erakunde guztiei”. Mozio hori onartu zenetik egoera okerrera egin du, Catalunyako hainbat ordezkariren kartzeleratzearekin, beste batzuen erbesteratzearekin eta Konstituzioaren 155.artikuluaren aterkipean egindako Kataluiniako autonomiaren interbentzioarekin. Errepresio adierazpen hauek irizpide politikoei erantzuten die, Kataluiniako jendarteak bere etorkizuna erabakitzeko zein bere buruaren jabe izateko determinazioak Espainiako gobernuan sortzen duen frustrazioaren erakusle. Zentzu horretan, kataluiniar preso politikoen askatasuna eskatzen dugu zein Estatuaren estrategia errepresiboa gelditzea. Era berean, oinarrizko eskubideen urraketaren beldurrik gabe, politika egiteko eskubidea aldarrikatzen dugu.

Udalbatzak onartutako mozioan dei egiten zuen “Kataluiniako herriaren asmo demokratikoaren adierazpena ahalbideratzeko eta erabakiak errespetatzeko”. Iragan zen urriaren 1ean 2 milioi pasatxo katalandarrek egindako adierazpena horren erakusleiho izan zen. Zoritxarrez, ehundaka zauritu eta Kataluiniako instituzioen esku hartzea izan zen aurkitu zuten erantzuna. Berriz ere, euskal zein katalan  herriek burujabe izateko duten eskubidea aldarrikatzen dugu eta beraz, haien etorkizunaren jabe izateko eskubidea.

Kataluiniako herriari elkartasuna adierazi nahi diogu eta Estatuaren estrategia errepresiboa gelditzea eskatu. Horregatik, Irunen Bartzelonan bezala, aprilaren 15ean 11:00etan manifestazioa burutuko dugu San Juan enparantzatik. Bidasoako herritarrak bertaratzera gonbidatzen ditugu.

Etiquetak: