Katalunya

Euskara

Junts, beldurrik gabe

Atzo, berriz ere, irundarrak atera ziren kalera Katalauniako herriari elkartasuna adierazteko.

‘Junts’ lemapean eta Gure Esku Dago plataformak deituta hamarnaka lagun bildu ziren atzo arratsaldean Irungo Zabaltza plazan  Jordi Sanchez eta Jordi Cuixart ANC eta Omniumeko presidenteen espetxeratzea salatzeko.

 

 

 

Katalunya-ko azken atxiloketen salaketako 19etan kontzentrazioa

Data: 
Asteartea, Urria 17, 2017 - 19:00
Non: 
ZAbaltza Plzaza, Irun
Antolatzen du : 
Gure esku dago

IMG_7136.JPGAtzo Espainiako audientzia nazionalak Kataluniako Jordi Sanchez (ANCko lehendakaria) eta Jordi Cuixart (OMNIUMeko lehendakaria) gartzeleratu ostean GURE ESKU DAGO herri mugimenduak elkarretaratzeak antolatu ditu Euskal Herriko herri guztietan gertaera horiek salatzeko. Izugarria da estatu espainolak arazo politiko baten aurrean horrelako neurriak hartzea. Demokrazia, akordioak, elkarrizketa eta erabakitzeko eskubidearen alde, Kataluniako herriarekin bat, kalera ateratzeko deialdia egiten dugu.

Irunen Zabaltza plazan izango da arratsaldeko 19:00etan. Azkenaldiko deialdietan egin dugun moduan pankartarik gabe, modu bateratuan eta anitzean.

Mobilizazio berria igande honetan Kataluniaren alde

Data: 
Igandea, Urria 8, 2017 - 11:00
Non: 
Mosku eta Zabaltzen Plaza
Antolatzen du : 
Irun Kataluinarekin

IMG_7265.JPG

Igande honetarako, hilak 8, antolatu dugun performance (11:00 Mosku-Urdanibia) zein elkarretaratzearen berri (12:00 Zabaltza plaza) ematen dizuegu atxikita duzuen dokumentuan. Kataluniako prozesuarekin elkartasunean eta Estatuaren jarrera salatzea dugu xede.

Catalunya-ren alde manifestazioa: 19etan Moskun

Data: 
Asteartea, Urria 3, 2017 - 19:00
Non: 
Mosku

1-OIrunen ere Kataluniaren aldeko manifestaldi bat egongo da! Gaur, urriak 3, moskuko plazan bilduko gara Kataluniarekin bat gatozelako! Hori dela eta, animatzen zaituztegu gurekin biltzera arratsaldeko 19:00-tan; eta honen ostean, gaueko hamarretan kazeroladan parte hartzera!

Orriak

RSS - Katalunya-rako harpidetza egin