Datorren ekintzak

Hitzaldia Kabigorrin: Pablo Gonzalezen auzia

Data: 
Osteguna, Apirila 18, 2024 - 19:00
Non: 
Kabigorri

Charla Pablo Gonzalez.jpg

Pablo González errusiar jatorriko euskal kazetaria 2022ko otsailaren 28an atxilotu zuten Polonian, ukrainiar errefuxiatuen etorreraren berri ematen ari zela, Errusiaren aldeko espioitza egiteaz akusatuta.

Harrezkero, urte bi baino gehiago daramatza segurtasun goreneko modulu batean, isolamendu baldintza oso gogorretan, eta inkomunikatuta, familiarekin hitz egiteko aukerarik gabe eta bisita bi baino ez dituela izan.

Erakusketa: "Hausnartzeko binetak / Kontzientziak kolpatzen"

Data: 
Asteazkena, Apirila 17, 2024 - 08:00 -tik Asteazkena, Maiatza 1, 2024 - 22:00 -ra
Non: 
Palmera-Montero, Irun
Antolatzen du : 
“Nicolás Guerendiain” Irungo Errepublikarrak

Viñeta

Nicolás Guerendiain” Irungo Errepublikarrak bineten erakusketa bat aurkeztu du, Vicente Ruizek egina, “Hausnartzeko binetak / Kontzientziak kolpatzen” izenburupean.

Bandera errepublikarra balkoian jartzea eskatu dute, II. Errepublikaren 93. urteurrena dela eta

Data: 
Igandea, Apirila 14, 2024 - 12:30
Non: 
Almudena Grandes plaza, Irun
Antolatzen du : 
"Nicolás Guerendiain" Irungo Errepublikarrak

Cartel 14 abril 2024

"Nicolás Guerendiain" Irungo Errepublikarrak bandera errepublikarra balkoian zintzilikatzeko eskatu du. Apirilaren 14an 12:30etan II. Errepublikaren 93. urteurrena ospatzeko ekitaldia antolatu dute.