A25

Euskara

IRUNGO EH BILDU Azaroak 25en inguruan

a25.jpgIrungo EHBildun garbi daukagu azaroaren 25a, emakumeen kontrako mota guztietako indarkeria gaitzesteaz gain, indarkeria sortzen duten agente eta egitura guztiak gaitzesteko eta aski dela esateko egun bat dela. Eta egun horretan erakunde publikoek, bereziki, borroka horretan dugun lehentasunezko agente-izaera berretsiz, konpromiso zehatzak hartu behar dituzte. Emakumea izateagatik soilik indarkeria jasateko aukera txikiena dagoen bitartean, gure herrian ez dugu bakea edo normalizazioa lortuko.

Irungo EH Bilduk azaroaren 25eko adierazpena berdintasun lan batzordean eztabaidatzea eskatzen du

Azaroaren 25a gerturatzen den honetan, Irungo EH Bildutik azken urteetan egin izan dugun bezala, eskaera bat luzatu diogu udal gobernuari eta horretaz gain gure adierazpen instituzional proposamena aurkeztu dugu eztabaidatua izan dadin.

Manifestazio zaratatsua #25N-agatiko datorren astelehen honetan

foto

Azaroaren 25a berriro heltzear da, Emakumeen kontrako Indarkeriaren aurkako eguna, eta tamalez, berriz ere, salaketa eguna izan behar du. TAS osatzen dugun eragileok berriz ere batu eta egun honetan salaketa kolektiboa egin nahi dugu.

Indarkeria matxista, sexista, emakumeonganakoa... milaka izen ditugu egoera berdinaz hitz egiteko. Baina honek badu bere eragina, izenen dantzan galdu egiten gara, eta indarkeriaren beraren izaera eta sakontasunaz ahaztu egiten gara. Indarkeriak baditu milaka aurpegi, latzenez hitz egiten ibili gara egun hauetan. Zenbat erahildako, zenbat salaketa... jipoiez eta mehatxuez hitz egin dugu. Eta bai, bada errealitate bat, errealitate oso gogor bat. Eta honetaz hitz egin behar dugu, salatu behar dugu eta kalera atera behar dugu, orain arte egiten ibili garen moduan.

A25 Emakumeen Aurkako Bortizkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna

cartel

 

Esker Anitza TAS-AK antolatutako martxari batzen zaio eta parte hartzera deitzen du

 

 Ezker Anitza-Izquierda Unidaren Bidasoaldeko Asanbladak bat egiten du azaroaren 25ean, emakumeen aurkako bortizkeriaren kontrako nazioarteko egunean, Txingudi Anti Sexista (TAS) osatzen duten 17 elkarteek deitu duten Irun eta Hondarribiaren arteko martxarekin.

231 arrazoi ibiltzen jarraitzeko. Martxa Irun-Hondarribia

Data: 
Igandea, Azaroa 25, 2012 - 12:00 -tik 13:30 -ra

Kartela

EMAKUMEENGANANZKO BORTIZKERIAREN KONTRAKO NAZIOARTEKO EGUNA 
 
Martxa Irun-Hondarribia
 
12.00TAN SAN JUAN PLAZATIK

13.30TAN HONDARRIBIAKO SAN PEDRO KALERA

Antolatzailea: TXINGUDI ANTI SEXISTA. TAS

Orriak

RSS - A25-rako harpidetza egin