Aurkezpena

Euskara

Aurkezpena: "Los buenos hijos: Guerra civil en Irun"

Data: 
Ostirala, Apirila 7, 2017 - 19:00
Non: 
Irungo CBA kultur gunean
Antolatzen du : 
Irungo Errepublikatarrak

cartelZergatik lekualdatu zuten Eloy Iglesias Pablo eta bere semea Guadalupeko gotorlekura uztailaren 18ko Estatu-kolpearen berri izan bezain laster? Tropa frankistak irunen sartu zirenean, nola zekiten nor fusilatu, nor atxilotu, nor torturatu? Erantzuna oso erraza da: Guztiek elkar ezagutzen zutelako.

“Ametsen liburua” aurkezpena Hondarribian

Data: 
Osteguna, Apirila 7, 2016 - 19:30
Non: 
Kultur etxea

Laurehundik gora preso eta erbesteratuen testigantzak jasotzen dituen Ametsen liburua aurkeztuko da datorren ostegunean, apirilak 7, arratsaldeko 19.30etan Alde Zaharreko Kultur etxeko 103 gelan.

Aurkezpenean Alfontso Etxegarai deportatuaren, Mertxe Txibite presoaren eta Joseba Sarrionandia iheslariaren testigantzak izango dira.

"STOPLodifobia eta sabel iraultzaileak" liburuaren aurkezpena Lakaxitan

Data: 
Astelehena, Martxoa 28, 2016 - 17:00
Non: 
Lakaxita, Anaka kalea 20, Irun
Antolatzen du : 
Lakaxita

cartelSTOPGordofobiaLakaxita.png

Hirugarren aldia da Magda gurera datorrela lodifobiari buruzko laketa egitea. Oraingoan, "STOPLodifobia eta sabel iraultzaileak" liburua aurkeztera dator Lakaxitara.

Liburu hau, diskriminazio gordofobikoari buruzko eta internet sarean gauzatzen ari den aktibismo lodiari buruzko sarrera labur bat da. Liburuan Magda Piñeyro idazleak, Stop Lodifobia plataformaren sortzaileetako bat, lodifobia definitzen du, jokaerak, balizko oinarri eta zapalkuntza mekanismoak definitzen ditu. Lodifobia gorputz zapalkuntza bat denez, emakumeoi batez ere eragiten diguna, publikazio honetan borroka antilodifobikoaren eta borroka feministaren artean sortu daitezken debate, zalantza eta aliantzak ere planteatzen dira.

Moskuko Urrea liburuaren aurkezpena Hendaian

Data: 
Ostirala, Ekaina 19, 2015 - 19:00 -tik 21:00 -ra
Non: 
Maitena taberna (De Gaulle etorbidea, 14 - Hendaia)
Antolatzen du : 
Juanma Sarasola + Maitena Taberna

Irunen 1983-1993 bitartean izandako kultur eta gizarte mugimenduen eztanda hizpide, baita Hendaiak eta hendaiarrek izandako zerikusi eta parte-hartzea ere.
Hendaiako MAITENA tabernan. Juanma Sarasola liburuaren egilearen eskutik, eta anekdota edo bizipenak kontatzeko guzientzako parte-hartze librearekin.


Peio Aguirrearen "La línea de la producción de la crítica" liburuaren aurkezpena Kaxildan

Data: 
Osteguna, Martxoa 26, 2015 - 19:00
Non: 
Kaxilda: Arroka 2 (Donostia)

portadaLiburua Paper bildumaren parte da. Paper pentsamendu kritikorako espazio bat da. Haren  helburua egun kritika egiteko dauden erak erregistratzea da, eta hala, arte-ekoizpenak gaurko gizartea galdekatzeko darabiltzan lerroak erakustea.

Orriak

RSS - Aurkezpena-rako harpidetza egin