Esther Ezkurra, ACUBIko abokatuak eskainiko du hitzaldia.
bidasoa.hitza.eus.- Alokairu kontratu bat sinatzerakoan maizterrek eta errentatzaileek jakin behar dutenari buruzko jardunaldi informatibo bat eskainiko du Esther Ezkurrak, ACUBIko abokatuak, maiatzaren 4ean 18:00etan, Kultur Etxeko ekitaldi aretoan.
Irungo Sortu.- Irungo Sortuk antolatuta hitzaldia emango du Txente Rekondo nazioarteko analistak asteartean, martxoak 22. "Zer ari da gertatzen Ukrainan" izenburupean Errusia eta Ukraina artean sortutako gerra eta bere ondorioak aztertuko ditu Rekondok. Arratsaldeko 19:00etan izango da Irungo Hazia kultur elkartean.
Datorren asteartean, martxoaren 1ean, Palmera Monteroren lokaletan (2. aretoa) pentsioen erreformari buruz egingo den hitzaldian parte hartzeko deia egin du Gepek, goizeko 10: 30ean.