Bertso Saioa Kabigorri- X
Irunabarren eskutik denboraldi berriaren lehen saioa.
Urritik aurrera abiatuko gara berriz ere kabigorriko bertso-gauekin, Kabigorri eta Irunabarrek elkarrekin egiten dutena. Aurtengoan, bertso jarriek ere tokia izango dute osteguneroko zitan. Bat-bateko saioen aurretik, bertso idatziak kantatuko dituzte Txingudiko bertso eskolako partaideek eta haien inguruko hainbat lagunek, txandan-txandan, beti ere. Ekimen honen helburu dira, batetik, eskualdean baztertu samarrik dugun bertsogintza molde honi keinu egin eta gozagarri aurkeztea, eta bestetik, Kabigorriko bertso gauak ekimenak irauten duen bederatzi hilabeteko tartearen bertso kronika modukoa osatzea; gure inguruari eta garaiari lotutako bertsozko testigantza bat biltzea, alegia.
- Gehiago irakurriBertso Saioa Kabigorri- X -ri buruz
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 1415 irakurketak
- Castellano