Palestinarekiko elkartasun kontzertua
- Gehiago irakurriPalestinarekiko elkartasun kontzertua -ri buruz
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 1557 irakurketak
- Castellano
Datorren larunbatean, apirilak 5, kontzertua egongo da Irungo Lakaxitan. 21:00etatik aurrera afaria eskainiko dugu bertaratzen direnentzat, eta ondoren hasiko dira jotzen taldeak: donNa die (Orereta-Irun), Madeleine (Donostia) eta Voltaia (Zumaia).
Bide Ertzean
"Iragana tirokatzen hasten badira, ez dut atzera egingo" kantatu zuten Non dira diskoan (GH 2006), 36ko gerrari buruzko argitalpen hartan. Ildo beretik datoz 77 (GH 2013) diskoko hainbat kantu. Baina izenburuak iradokitzen duen bezala, oraingoan Trantsizioa delako garaian erreparatu dute.
Josu Bergara abeslariak kontzertua eskainiko du Mikel Nuñez pianojolearekin bater eta "Katiuska gorriak" bere lan berria aurkezten digu.
Hamar urte taula gainean eman ondoren, Josu Bergara kantautorea hirugarren diskoa aurkezten ari da: "Katiuska gorriak" (2012) Bibolinak, biola eta biolontxeloaren laguntzaz zein bateria, pianoa, baxua eta perkusioekin soinu landua eskainiz, erritmo eta musika mota oso ezberdinak aurkitzen dira lan berrian: reggaetik pop-era, folk, latin-jazz eta habanera doinuetatik pasatuz. Beti ere, kantautorearen kutsua galdu barik.
Bossa collective 2013. urtearen hasieran sortu zen musika banda bat da. Arraza, espiritu eta musika ezberdinez osaturiko fusioa da. Inprobisazioa eta Brasilgo musikaren eragin handia dira taldearen ezaugarri nagusiak.
Gure lehenengo CDa Djavan konpositore brasildarraren kantak dira guztiak, gure ukitu propioaren filtrotik pasatuak.