Zaldunborda Gaina eremurako EAJ-k duen megaproiektua

Hondarribiko EH Bildu.- 2017ko ekainaren 8an, Hondarribiko Hiri Antolamendurako Plan Orokorra (HAPO) onartu zuen udalak, EAJren aldeko bozekin, EH Bildu eta AAeko kontrakoekin, eta PSE eta PPren abstentzioekin.

HAPOa onartzearekin, bide ematen zitzaion Zaldunborda Gaina eremuan egin nahi den “outlet” megaproiektuari ‒Hondarribia The Village Outlet Shopping‒. Hauek dira aurreikusten diren datuak:

    28.000 m2 dendetan eta ataritan
    38.000 m2 aparkalekutan
    5.000.000 bisitari urtean

Bai, horixe da EAJk, HAPOa onartu ondoren, udalaren enpresa den Hondarribia Lantzen SAk Higertoki SLU enpresari esleitu diona. Eta EAJk diogu, zeren Hondarribia Lantzen SAk, udalaren Osoko Bilkura bukatu ondoren, egindako bileran esleipena egin zuen, beren botoekin bakarrik; EH Bilduk, AAk eta PSEk aurka bozkatu zuten, eta PP abstenitu egin zen.

EAJk aurrera atera nahi du megaproiektu hau kosta ahala kosta. Hasiera-hasieratik eraman duen jokabidea aztertu dugu, eta zenbait gauza harrigarri topatu ere, tartean, Aitor Kerejeta Ciden partehartzea.

Alkate Jaunak, Txomin Sagarzazuk, 2015eko urriaren 25ean egindako Osoko Bilkuran, Josu Alvarezek (PSE) egindako galdera bati erantzunez, HAPOaren behin-betiko onarpena 2016ko martxorako ematea espero zuela esan zuen. 2017ko Ekaina arte ez da onartu. Zergatik? Erantzuna erraza da, udalak bazeukan Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamendurako Batzordearen txosten bat, 2015ean emandakoa, zeinak esaten baitzion eremu hori ezin zela horretarako erabili.  Udalak itxaron du Aldundiak eremuaren erabilera aldatu arte, horrela, HAPOa onartu, eta nahi zuen erabilera eman dio.

Baina badago horren azpian gauza harrigarriagorik, eta da Higertoki SLUren atzean nor dagoen begiratu dugunean aurkitu duguna.

Higertoki SLU 2016ko maiatzaren 30ean, 3.000,- Euroko kapitalarekin eratutako enpresa da. Eta hauek osatzen dute:

    Presidente: Estación de Servicio Carabel SL
    Jose Ramon Arriaran Ayestaran
    Aitor Egurrola Marzo
    Xabier Garmendia Caminos
    Beatriz Gorbea Mendizabal
    Mikel Mendiburu Jauregi
    Mendiregui SL

Hauetako batzuek, Aitor Egurrola Marzo, Beatriz Gorbea Mendizabal…, esate baterako, lotuta daude enpresa batzuetan Mikel Urruticoechea Garciarekin, BELARTZA GARAIA SLko partaideak dira Aitor Egurrola Marzo eta Mikel Urruticoechea Garcia, baita ere  INLURNA SLn; SASIBURU XXI SLn; UGAREIN BIZ URKIJO SLn; UGAREIN GIPUZKOA SLn; URRELOR XXI SLn, ESERGUI INVERSIONES SLn; ESTACIONES DE SERVICIO DE GUIPUZKOA SLn, eta abar.

Beraz, bi horien artean zer nolako lotura dagoen ikusten dugu. Baina aurrera jarraitzen badugu, ikusten dugu Mikel Urruticoechea Garciak familia lotura ez ezik enpresarialak ere badituela bere arreba den Oihana Miren Urruticoechea Garciarekin, VUSA HONDARRIBI SL enpresan, esate baterako. Baina ez hor bakarrik, baita ere ABUSU XXI SLn; GOITIOLTZA ZAMUDIO SLn; HONDARTZA BERRIA SLn; INLUR XXI SLn; INLURNA SLn; KASTREXANA BERRIA SLn; SASIBURU XXI SLn; UGAREIN BIZKAIA SLn; URBEGI SLn; URRELOR XXI SLn, eta abar.

Hori dena hor geldituko balitz gaitzerdi, baina loturak aurrera jarraitzen dute: Oihana Miren Urruticoechea Garcia UGAREN GESTION SLko nagusia da, eta enpresa horren Zuzendari Orokorra Aitor Kerejeta Cid da, 2015eko urriaz geroztik.

Bukatzeko, eta honen guztiaren atzean nor dagoen ongi jabetzeko, prentsan agertutako bi artikulu hauek argibideak ematen dizkigute:

     http://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/gara/editions/gara_2014-07-08-07-00/he...

     http://www.elconfidencial.com/espana/2007-04-02/los-duenos-de-umpro-2000...

Beraz, lehen, HAPOaren onarpena urtebete baino gehiago luzatzeko, eta, gero, Higertoki SLUri esleipena hain azkar egiteko zein izan da arrazoia? Hona gure galdera.

Erantzuna ez dago gure esku; guk datuak baino ez ditugu mahai gainean jarri; ondorioak norberarenak dira.

Etiquetas: 

 

Angulaberria.info ez da angulaberria talde editorialaren izenpean ez dagoen iritziez erantzule egiten. Gure desira era guztietariko debate aberasgarriak bultzatzea da.