Partehartzea eta lorpenak Katea auzoan
- Gehiago irakurriPartehartzea eta lorpenak Katea auzoan -ri buruz
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 1012 irakurketak
- Castellano
Super Amara Bidasoa Atletiko Taldeak hirugarren Super Amara Gabonetako Krosa egingo du datorren abenduaren 17an. Aurten gainera, bildutako dirua Txingudi Antisexista plataformari emango zaigu Asun Casasola literatur lehiaketa antolakuntzen jarraitzeko.
Txingudi Anti Sexista osatzen dugun eragile sozial, sindikal, emakume talde edo auzo elkarteak pozarren hartu dugu BATen erabakia eta hortaz, jende guztiak bertan parte har dezan nahi genuke.
Urtarrilaren 14ean euskal presoen eskubideak aldarrikatzeko egun berezia dugu. Giza eskubideen alde gaudenok ezin dugu etxean gelditu; gure hatz salatzailea erakutsi behar dugu Bilboko manifestazioan.
Autobusa izango da, Miramarren 15:00tan. Manifestazio bukaeran beharko dugun hatz salatzailea autobusean banatuko da, eta bi euro balio du.
Izena emateko deitu edo wassap bat bidali telefono honetara: 650984745.
Abenduaren 11an, Herrialde Katalanetako Ezker Independentistako bost kideren kontrako operazio poliziala egin zuten Escuadra Mossoek. Horietatik bik Madrilen deklaratu behar izan dute. Duela hilabete eskas jakin genuen nola 2012 urteko Greba orokorraren harira ezker independentistako beste 3 lagunek epaiaren zain jarraitzen duten. Kasu honetan ere, Mossoak direlarik protagonistak. Guzti hau, Printzipateko prozesu independentistaren erdian.
Abenduaren 22tik 2017ko urtarrilaren 28ra Arantxa Arratibel margolari Donostiarraren obra izango dugu ikusgai.
Azken urte hauetako ohiturari jarraituaz, Santo Tomas egunean (abenduak 21) NABARTENEA Elkartean txistorrada egingo dute eta 20:00tan kantaldi herrikoia izando da denek ezagutzen dituzten abestiekin.
14an 19:00etan entsegua egingo dute
Herri Kurduak pairatzen duen egoeraren aurrean, errepresioa, gerra, zapalkuntza.... abenduaren 17an manifestazio nazionala egongo da Bilboko plaza Eliptikotik 12:30tan.
"Nicolás Guerendiain" Irungo Errepublikarren Elkarteak jakinarazten du:
Abenduan zehar Palmera-Monteroko gune berrira arituko gara tokiz aldatzen. Urtarriletik aurrera, asteazkenero egongo gara 19:00 etatik 20:30 etara Irungo Leandro Agirretxe kaleko 1.go zenbakian, bigarren solairuko 4.en bilera-gelan.
Abenduak 8, nazioarteko Proiektu Handi Inposatu eta Inutilen aurkako eguna da. Hori dela eta, gaur hemen dozenaka lagun bildu gara inposatu dizkiguten, ari zaizkigun eta nahi dizkiguten proiektu inutilei ezezko borobila emateko. Bilboko elkarretaratzeaz gain, Europan zehar hainbat mobilizazio desberdin burutzen ari dira, esaterako, Italian, Alemanian eta Frantzian.
Europa mailako proiektu handien aurkaritzakoek bat egiten dugu: