Berriak

Abenduak 8 Bilbon Proiektu Handi Inposatu eta Inutilen aurkakoa Elkarrretaratzea

Data: 
Osteguna, Abendua 8, 2016 - 12:30
Non: 
Biribila Plaza Circular (Bilbo)

Abenduak 8 Proiektu Handi Inposatu eta Inutilen Aurkako Eguna izanik, dagoeneko batu garen 20 elkarte ezberdinek (momentuz, beste batzuen atxikimendua eta parte hartzea espero dugu) Elkarretaratze bat antolatu dugu Bilboko Biribila Plazan. Aldarrikapenak 12:45ean egingo ditugu.

Azaroan langabezia jaitsi arren, Gipuzkoako eskualdeen artean langabezi tasa gehien duena da Bidasoa

Gaur jakitera eman dituzten datuen arabera, azaroan 175 bidasotarrak ezabatu dute bere izena Lanbide zerrendetan.

Irunen 158 pertsona gutxiago daude orain izena emanda Lanbide zerrendetan. Gaur egun, 4.001 lagun daude euskal enplegu zerbitzuan izena emanda, biztanleria aktiboaren %14 hain zuzen. Iazko azaroko hilabetearekin konparatua 625 langabe gutxiago daude orain Irunen.

Bizitzaren Aldeko Hiriak, heriotza zigorraren aurkako hiriak

logoIrungo Amnesty Internationaleko taldea.- Hamar urte baino gehiago dira Amnesty International Erakundeak eta Sant’Egidio Elkarteak azaroaren amaieran heriotza zigorraren aurka herritar ekitaldi bat elkarrekin antolatzen dutela, heriotza zigorraren abolizioarekiko babes-seinale gisa hainbat eraikin enblematiko argiztatuz.  Urteroko ekitaldi hau “Bizitzaren aldeko hiriak/Heriotza zigorraren aurkako hiriak” – “Ciudades por la Vida/Ciudades contra la pena de muerte” – “Cities for life/Cities against the death penalty” Sant'Egidio Elkartearen Nazioarteko Egunaren barruan dago kokatua, elkarte horrek horrela ospatzen baitu 1786ko azaroaren 30ean Toscanako Dukerri Handia heriotza zigorra abolitu zuen lehen Estatua izana.

Preso gaixoen askatasunaren alde txandakako gose grebak 100 egun betetzen ditu

Preso gaixoen askatasunaren alde hainbat espetxetan burutzen ari diren gose greba txandakatua bere 100garren egunera iritsi den honetan, Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak honakoa adierazi nahi du:

KOKAPENA

Abenduak 16 Feriya!

Moskuko Jaiak 2016. Lunes 15 de agosto

Hitz hauen bitartez abenduaren 16an, ostiralarekin, Irungo Moskun (a.k.a. Urdanibia enparantza) burutu nahi dugun egitasmoan parte hartzekogonbita luzatu nahi dizugu. FERIYA! alegiya.

Honen helburua kultura askeko eta 2. eskuko produktuei behar duten lekua ematea da. Tradizioz beteriko urtearen azkeneko egun hauetan ematen den ohiturarik haundienari, erosketa konpultsiboei, uko egin eta gauzak beste era batean ulertu eta gauzatu daitezkeela erakutsi nahi dugu.

ELA Sindikatuaren parte hartzea gaurko Irungo Udaleko Plenoan

fotoGaur arratsaldean Irungo Udalean ospatuko den plenoan ELA sindikatuak bere espazioa izango du.

Bi gai jorratuko ditugu:

  • Mozioa: Pleguetan klausula sozialak inkorporatzeko eskaria. ( Subrogazioa, gutxienez hitzarmen probintzialeko hitzarmenaren aplikazioa eta aurreko bi baldintzak betetzen ez dituzten enpresentzat santzioak).

  • SAD: Etxez etxeko laguntzako subkontratatutako langileen egoeraren salaketa.

Hau hala izanik, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, eta Plenoa hasten den arte, udal parean kontzentrazioak deitu ditugu. Bertaratzeko gonbitea luzatu nahi dizuegu.

Antzerkia: "Jendartean bidaide"

Data: 
Larunbata, Abendua 3, 2016 - 20:00 -tik Igandea, Abendua 4, 2016 - 19:55 -ra
Non: 
Amaia kultur gunea

Datorren larunbatean "Jendartean bidaide" antzezlanarekin euskara eta elbarritasunaren eguna ospatuko da Irunen. Obra 20:00etan Amaia kultur gunean hasiko da. Sarrera doainik da baina gonbidapena beharrezkoa da. Gonbidapenak eskuratzeko turismo bulegora joan behar da.

ABENDUAK 1 ihesaren kontrako nazioarteko eguna: LABURMETRAILAK LAKAXITAN!

Data: 
Osteguna, Abendua 1, 2016 - 18:00 -tik Ostirala, Abendua 2, 2016 - 17:55 -ra
Non: 
Lakaxita
Antolatzen du : 
Lakxita

IHESAREN NAZIOARTEKO EGUNA.jpgOsteguna, Abenduak 1, IHESAren nazioarteko eguna izanda, guztioi zuzenean edo zeharka ukitzen gaituen gai honi buruz ikasi eta hausnartzeko eguna antolatu dugu Lakaxitan. Bideo laburmetrail  proiekzioa izango dugu, eta ondoren tertulia.

Orriak