Bidaliko ditugun eguna ospatuko dugu!
Beste behin ere, amorrua berdez margotu da Euskal Herrian. Gatazka politikoaren errealitate gordinak patrol eta gizon armatuen aurpegia hartu du. Altsasuko herria eta bereziki bertako gazteria duela asteetatik jo puntuan egon da. Gaur muntaia polizial eta mediatikoak jarri du bere domina. Atxiloketak, albistegietako titularrak eta garailearen titulua.
- Gehiago irakurriBidaliko ditugun eguna ospatuko dugu! -ri buruz
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 1372 irakurketak
Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen emanaldia igandea Hondarribian
AEK-ek, urte amaiera aldera ohitura duenez, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen emanaldia antolatu du Hondarribiko Hondartza Kiroldegian, azaroaren 20an, igandearekin, eta bi txandatan: 16:00etan eta 18:30ean.
Sarrerak salgai Irungo AEKn eta Hondarribiko turismo bulegoetan 7€ren truke.
- Gehiago irakurriPirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen emanaldia igandea Hondarribian -ri buruz
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 870 irakurketak
Gure esku dago taldearen batzar irekia Irunen
Gure esku dago taldeak, datorren larunbatean, azaroak 19, BATZAR IREKIA antolatu du Irunen. Batzar honen helburua GURE ESKU DAGOk aurrera begira dituen asmoen berri ematea da. Bertan Irunen duen ibilbide orria aurkeztuko dute, ekimen garrantzitsu ugarirekin osatua dagoena.
- Gehiago irakurriGure esku dago taldearen batzar irekia Irunen -ri buruz
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 1103 irakurketak
- Castellano
Anje Duhalde Urruñan hilaren 27an
Urtero bezala, Urruñako ikastola eta Ziburuko Piarres Larzabal kolegioaren aldeko kantaldi bat antolatua da azaroaren 27an, igandez, arratsaldeko 4etatik landa.
Kantu nahasketa bat karraskan lantzen ari dira kolegioko ikasle batzu, lehen partean abesteko helburuarekin.
Zuen laguntza eta artisau / entrepresen laguntzari esker, dirua irabazten da bi ikastegietako, proiektuak bultzatzeko eta materiala finantzatzeko.
- Gehiago irakurriAnje Duhalde Urruñan hilaren 27an -ri buruz
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 922 irakurketak
Hainbat taldek protesta-kontzentrazioa egingo dute asteazkenean Donostian “Demokrazia Zuzen Modernoari buruzko Foro Globala” dela eta Udaletxean egingo den hasiera ekitaldian
Hainbat taldek eta herri mugimenduk protesta-kontzentrazioa egingo dute datorren asteazkenean, arratsaldeko 6’30etan Donostiako udaletxearen aurrean, hain zuzen ere egunotan Donostian egingo den “Demokrazioa Zuzen Modernoari buruzko Foro Globala”ren hasiera ekitaldian ozenki adierazi nahi dugulako ez gaudela prest Donostian herritarren parte-hartzea eredugarria dela onartzeko, ezta gure hiria “
Txingudi Labore, kontsumo talde berria eskualdean
Batzuek jakingo duzuen moduan, elikadura burujabetzaren bidean pausu berri bat ematera goaz irunen. Oraingo honetan, bertan ekoizten diren elikagaiak eta ekologikoa uztartuko dituen KONTSUMO TALDE BERRI bat osatzea da erronka. Zertarako? Egunero jan nahi duguna, eta gure ingurukoak elikatzen dituenaren gainean erabaki ahal izateko: elikadura osasuntsu eta justu baten bidez bizitzeko.
- Gehiago irakurriTxingudi Labore, kontsumo talde berria eskualdean -ri buruz
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 1038 irakurketak
- Castellano
Madrileko EHLaren oharra polizia operazioaren inguruan
- Gehiago irakurriMadrileko EHLaren oharra polizia operazioaren inguruan -ri buruz
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 1119 irakurketak
- Castellano
Bertso-afaria Hondarribiko Itsaslur elkartean abenduaren 3an
Bertso-afaria antolatu du Itsaslur Elkarteak abenduaren 3rako, larunbatarekin, eta Euskararen Nazioarteko Egunarekin bat eginez. Alaia Martin eta Julio Soto ariko dira bertsotan, eta Karlos Aizpuruak jarriko dizkie gaiak.
Sarrerak Irungo Hazia Elkartean daude salgai, eta Hondarribian, aldiz, Txantxangorri, Enbata eta Batzokia tabernetan ere bai.
Sarrera-txartelak 20 euroan dira.
- Gehiago irakurriBertso-afaria Hondarribiko Itsaslur elkartean abenduaren 3an -ri buruz
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 1049 irakurketak
Zentsuraren gainetik, sarean ere zernahi gara!
Duela aste batzuetatik Ernai Gazte Antolakundeko Facebook orrialdea blokeatu du Facebook enpresak. Blokeoaren zergatia, ekainak 28 sexu askapenerako egunaren harira ateratako kartel batzuengatik omen da. Asteetan blokeoa konpontzeko gestioak egiten ibili baldin bagara ere, ez dugu inolako erantzunik jaso. Horregatik, zentsurak zentsura, beste orrialde berri bat sortzea erabaki dugu.
- Gehiago irakurriZentsuraren gainetik, sarean ere zernahi gara! -ri buruz
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 1121 irakurketak
‘Gogoratzen nauzuenetan’ liburuaren aurkezpena, bi urtez egin diren Asun Casasola Ipuin Lehiaketan bildutako ipuinen bilduma
Datorren larunbatean, azaroaren 19an, ‘Gogoratzen nauzuenetan’ liburua aurkeztuko dugu, bi urtez egin dugun Asun Casasola Ipuin Lehiaketan bildutako ipuin ederrenen bilduma da. Ipuinak gainera, inguruko emakume ilustratzaileek egindako marrazkiekin ageri dira.
Aurkezpena azaroaren 19an 12.00tan izango da Kunsthal diseinu eskolan (Txanaleta plazan). Bertan proiektua aurkezteaz gainera, aurkezpen musikatu ederra egingo dugu, egile, eskualdeko kazetari eta Ion Martinezen musikaren laguntzaz.
- Gehiago irakurri‘Gogoratzen nauzuenetan’ liburuaren aurkezpena, bi urtez egin diren Asun Casasola Ipuin Lehiaketan bildutako ipuinen bilduma -ri buruz
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 1266 irakurketak
- Castellano