Podemos Irun.- Zikloa urtarrilaren 18an hasiko da, Irungo Palmera Montero eraikinean egingo den "Kontzentrazio-esparruak" hitzaldiarekin, eta ekitaldiak urteko lehen hiruhilekoan zehar luzatuko dira.
Podemos Irunek jakitera eman duenez, datorren ostegunean, urtarrilak 18, hasiko da Errepublikari eta Gerra Zibilari buruzko Zikloa, 19: OOetatik aurrera Palmera Monteroko 2. aretoan egingo den hitzaldiarekin.
Lehen ekitaldi honetan Nicolas Guerendiain Irungo Errepublikar Elkartea izango da protagonista. Elkarte honek txosten luzea egin du “Irungo herritar gehienentzat hain ezezaguna den gai honi buruz”, azpimarratu du Enrique Martinez Irungo Podemoseko bozeramaileak.
Bigarren Errepublika eta ondorengo Gerra Zibila protagonista izango dituen ziklo honek bigarren ekitaldi garrantzitsua biziko du otsailean, El Horizonte Republicano izeneko jardunaldiarekin. Rafa Mayoral Podemoseko diputatu ohia izango da bertan.
Martxoan, berriz, emakumea izango da ekitaldi nagusiko protagonista, Emakumeak eta Errepublika gaia jorratuko baita.
Martxoko gainerako jarduerak bere garaian iragarriko dira, jardueren ordutegiak eta formatuak zehazten direnean.
Podemos Irunek Nicolas Guerendiain Irungo Errepublikarren Elkartearen laguntza eskertzen du, haiek gabe ezinezkoa izango baitzen ziklo hau antolatzea.