- Pertsona orok badu etxebizitza duin eta egokia izateko eskubidea. Begi bistan dago azken urteotan eskubide honen urraketa orokortu egin dela pertsona ugari prekaritate eta bazterketa sozialean utziz. Ze neurriak hartuko zenituzkete epe ertain eta luzean etxebizitza duin bat izateko eskubidea Irunen lorgarria izan dadin?
Irun garaia batean lotarako hiri izatea bultzatu zuten PNV-k eta PSE-k. Bi alderdi hauen politika ekonomikoaren oinarrian Irungo lurrak saltzea egon da etxebizitza eraikitzeko. Gaur egun ere bide hori jorratzen dute eta etxebizitzak eraikitzen jarraitu dute udal gobernu ezberdinek.
Honi galga jartzeko garaia da, eraikitzeari utzi eta ditugun etxebizitzak berritzeari ekin eta hutsak daudenak eskubidea bermatu aldera gizartearen eskuetan jartzeko programak abian jarri behar dira. Lanketa guzti hau egiteko IRUNVi izan beharko luke tresna eraginkorra, bete beharko lituzken funtzioak beteko balitu.
Enpresa publiko hau izan beharko luke etxebizitza eskubidearen bermatzaile, proiektu eta bitartekoak jarriz. Irunen dauden 1400 etxebizitza hutsek aukera ematen dute eskubidea bermatzeko eta aukera hori jorratu behar da etxebizitzaren banku publiko bat garatuz. Guzti hau alokairu sozialaren bidez egin beharra dago.
- Bankuek badute etxebizitza huts ugari eta erabili gabeak, nahiz eta etxebizitza interes publikoko oinarrizko kontu bat izan. Zein da zuen jarrera errealitate horren aurrean?
Onartezina da bankuek etxeak hutsik edukitzea. Honen aurrean, udalak edo administrazio publikoek horiek eskuratu eta etxebizitza publikoen bankuak sortu behar dituzte horiek ondoren herritarren esku jartzeko alokairu sozialaren bidez.
- Nos consta que en Irun hay viviendas vacías y sin embargo se siguen construyendo viviendas generando unos costes económicos y un impacto medioambiental en nuestro entorno. ¿Qué planteamiento tenéis alrededor de la vivienda? ¿Se plantea hacer algo alrededor de la casas vacías?
Actualmente la ciudad de Irun cuenta con 1400 viviendas vacías, y acaba de aprobarse la construcción de 3300 mas cuando la pirámide poblacional indica que cada vez van a ser más las viviendas vacías.
Estas 1400 viviendas vacías deben de utilizarse con urgencia para garantizar el derecho a la vivienda de las y los Irundarras . Para ello, incentivaremos mediante políticas institucionales el alquiler social de las viviendas vacías existentes (ofreciendo garantías económicas, de mantenimiento, etc… suficientes a los propietarios y propietarias).
- Honen inguruan, zein da zuen jarrera? Badira Oinaurreko BOE-en esleipendun suertatu ziren pertsonak, geroztik eskatutako sarrera ordaindu zutenak, baina bankuek gero hipoteka ukatu ziena, arazo ezberdin tarteko. Etxebizitza horiek geroztik salduak izan dira baina sarrera moduan ordaindutakoa ez zaie bueltatu. Mailegua ordaintzen eta etxebizitzarik ez. Ba al duzue proposamenik egoera hauek konpontzeko?
Egoera horiek konpontzeko baina, berriro ez errepikatzeko planteamenduak jarri behar dira mahai gainean. IRUNVi-k hartu behar du horren erantzukizuna eta egin ezin daitekeena gaur egun egiten dena da, etxea erosi nahi duen pertsonaren eta eraikitzen duen enpresaren arteko kontratua izatea, IRUNVi eta erosleen artekoa baizik.
Kasu zehatz hauek konpontzeko bidea hurrengo izango litzake, IRUNVi-k berak etxebizitza hori eskuratzea, ondorioz lehen erosleei duten karga desagertuko litzake, eta ondoren hau alokairu sozialera bideratu.
- Udalak jarri zuen NASIPA-ren esku, hartzekodunen lehiaketan sarturik dagoen enpresa pribatua, bai Babes Ofizialeko Etxebizitzak, bai prezio librekoak izango diren etxebizitzen eraikuntza. Nola ulertu daiteke eraikuntzako enpresa pribatu honek irundarrei iruzur egitea IRUNVI-n alderdi guztiak ordezkatuak izanda? Nola ulertu daiteke IRUNVI bezalako udal erakunde batek eskuak garbitu eta babesarik gabe uztea familia hauek inongo erantzukizunik hartu gabe? IRUNVik NASIPA-ri etxebizitza hauen eraikuntza aurreko agintaldian esleitzen dio. Agintaldi honen hasieran eduki genuen arazo honen berri, eta orduan ezagutu genuen zer nolako funtzionamendua edo zertarako sortu zen IRUNVi bere garaian. Promotora hutsa da, inmobiliaria bat. Kasu honetan ere kontratua erosleek NASIPA-rekin egiten dute eta IRUNVi-k eskuak garbitu, ez dela bere ardura. Hau onartezina da.
IRUNVi-ko administrazio kontseiluan talde guztiak ordezkatuak egoteak ez du esan nahi talde guztiek jarrera bera eduki dugunik. IRUNVi-k egin izan duena hurrengoa da, abala exekutatu zeuden arazoak konpontzeko. Honek ere ez ditu jabeak asebete gauzak ez direlako ongi egin, IRUNVi-k eta Santanok guztia ezkutatu nahi izan baitute, beraien akatsa inon ikus ez zedin.
- Zein litzateke, guzti honen inguruan IRUNVIk izan beharreko jarrera? Nola babesgabetu ditzake udal erakunde batek bere herritarrak? Ze proposatzen duzue IRUNVI-arentzat?
Lehenik eta behin IRUNVi-ren estatutuak aldatu behar dira, orain arte duen funtzionamendua eta betebeharrak beste batzuk izan behar baitute. Halako gertaerak berriz errepika ez daitezen IRUNVi bera izan behar du eroslea edo alokatu nahi duen horrekin harremana, kontaktua eta kontratua egiten duena. IRUNVi-k izan behar du herritarrek etxebizitzaren eskubidea bermatua eduki dezagun lanean aritzen dena.
- Calendario
- Inicie sesión para comentar
- 2260 lecturas