EH Bildu: "Berriro eta oraindik ere hau da gure jarrera. AHT-rik EZ!"

mani23012010- Jakitun zarete Peak Oil (petrolioaren gailurra) arazoaz; zein neurrik har ditzake gure udalerriak eragin horiek leuntzeko?

Ezin dugu gaur egun bizi izan garen bezala bizitzenn jarraitu, baliabide naturalak gaur egun arte ustiatu diren moduan eginda mundua suntsitu egingo dugu.

Dagoen arazoaren aurrean, udalak badu zer egin eta esan. Lehenik eta behin, GOIENER bezalako kooperatiba bateko kide eginez eta horiekin kontratua luzatuz. Baina hori baina garrantzitsuago izan daitekeena, energia burujabetzara bidean bertako baliabide naturalak erabiliz guretzako izango litzakeen energia ekoiztea helburu izan beharko luke.

Garraio publikotik hasi beharko litzake petrolioaren erabilera murrizten eta ibilgailu pribatuetara ondoren.

Bide horretatik, ingurumena errespetatu eta enplegu berdea sortuko duten industria proiektuak sustatzea izango litzake beste aukera bat.

- Energia iturri berriztagarrien %20aren aldeko konpromezua udalerriarentzat (alkateen ituna), nola lortu daiteke?

Borondate politikoarekin, gaur egun arte egon ez dena. Irunek plan pila ditu helburu horiek bete ahal izateko (PAES, Agenda 21, mugikortasun jasangarriaren plana,...) baina plan hutsak dira guztiak. Horiek kronograma batekin osatuta, lehentasunak eta helburuak argi markatuta eta aurrekontua jarrita markatutako helburuak bete daitezke.

- Zein neurriak hartuko zenituzkete "pobrezia energetikoa"-ren egoerekin bukatzeko irundarren artean?

Udaletik gaur egun halako egoerak pairatzen dituzten pertsonei babesa ematea dagokigu, egoerak aztertuz eta eskubide eta oinarrizko beharrak bermatuz.
Energiaren agentzia bat sortzea planteatzen dugu eta honen helburuetako halako egoerarik ez egotea bermatzea litzake. Irunen edo eskualdean sortuko litzakeen energia egoera hau pairatu dezaketen horien esku jarriko genuke.

- Elektrizitate udal kontratu 2.x tarifekin jatorri berriztagarri irizpideen arabera egitearen aldekoak al zarete, orain arteko joerarekin moztuz?

Erantsuna: Noski horren alde gaudela. Gustatuko litzaiguke eta eskatu izan dugu, Irungo udala Goiener kooperatibako bazkide izatea eta beraiekin kontratuak egiten hastea. Horretaz gain uste dugu gure eskualdean ditugun baliabide naturalak modu egoki batean erabiliz energia burujabetzara bidean urratsak eman ditzakegula.

- Ezarriko zeniekete goi-tentsioko lineei (REE-ren jabetza dutenak) eremu publikoak erabiltzeagatiko zerga, udalerri honetan indarrean ez dagoena?

Noski baietz.

- ¿Qué postura defienden sobre el fracking?

EH Bildu se sitúa en contra del fracking y los oligopolios, proponemos un modelo energetico democrático; la eficiencia y la soberanía energética, la energías renovables son conceptos que forman parte de los compromisos energéticos que hemos manifestado de manera pública

- Eta Abiadura Handiko Trenari buruzkoa zer duzue esateko?

 AHT-a beharrezkoa ez den azpiegitura bat da. EAJ-k zein PSOE-k eta PP-k AHT-a edonola eraiki nahi izan dute honek irabaziak gutxi batzuei ematen dietelako, azken datuek hala adierazi dute. Ez dute inongo momentuan kontutan eduki ez ama lurra, ez pertsona batzuen ondasunak, ezta beharrezkotasuna ere. EH Bilduk bere aurkakotasuna adierazi izan du behin eta berriro eta oraindik ere hau da gure jarrera. AHT-rik EZ!

- Irungo udalerriko eremu ia erdia ez hiritartua edo naturala da eta A-8 autopistaren hegoaldean dago. Gizarte eta ingurugiroari begira interes handiko esparru naturalak direnez, nola planteatzen duzue berauen kudeaketa eta babesa?

Gaur egun eremu ez urbanizagarri bezala kalifikatuak daude eta hala izaten jarraitzea bultzatuko dugu, ez dugu ezta AHT-a bertatik pasatzea nahi. Guretzako eremu guzti hau oso baliotsua da eta gure helburuetako bat, elikadura burujabetza lortu ahal izateko ezinbestekoa. Jada babes eremu bezala izendatuak daude horietako batzuk (Aiako harria noski, baina baita Olaberria bera ere). Kudeatzerako garaian eta babes eremua direla oinarri izanda ere bertan zer egin beharko litzakeen bertakoekin elkarlanean egin beharko litzake. Hala ere lehen urratsetako bat hau izan liteke, lur bakoitza ze erabileretarako izan daitekeen kalifikatu, beti ere baratzagintzaz, abeltzaintzaz, basogintzaz, edo lehen sektoreaz ari garela kontuan izanik.

- Nahiz eta geure eskualdeari begira lur azpiko prospekziorik aurreikusita ez egon, petrolio edo gasa bilaketarako (fracking edo haustura hidraulikoaren teknika erabilita), zein da teknika hauekiko zuen jarrera kontutan hartuta suposatzen duten arriskua, lurraldeari begirako eragina eta oro har kontsideratuta zein jarrera duzue erregai fosilen erabileraren luzapenaren inguruko saiakera guzti hauen inguruan?

Arestian esan bezala Frackinaren aurkako iritzi argia daukagu.

Etiquetas: