Ekainaren 15ean BABES EGUNA

Dónde: 
Irungo Epaitegian
Fecha: 
Sábado, Junio 15, 2019 - 11:30
Organiza: 
Irungo Sortu

15ekaina Babes Eguna, IrunIrungo Sortu.- Iazko maiatzean espainiar audientzia nazionalak eta guardia zibilak elkarrekin eramandako operazio baten ostean 60 bat euskal preso politiko ohiren aurkako hainbat neurri errepresibo hartu ziren, banku kontuen eskuhartzeak, ondasunen enbargoak, soldaten eskuhartzeak etabar.

Haien artean Irundar bat aurkitzen da.

112.000 euroko isuna ezarri diote. Horregatik, agindu judizial baten bidez hilero 530 euro kentzen zaizkio soldatatik, eta kenduko zaizkio 17 urte luzez.

Hori gutxi balitz, etxea ere enbargatu diote, saltzeko edo bestelako proiektuei ateak itxiz.

Dudarik gabe, honako neurri errepresibo hauek ere Espainiar Estatu faxistak darabilen mendeku politikaren baitan kokatzen dira, eta zoritxarrez, ez da kasu isolatu bat. Preso politiko ohi gehienei ezartzen zaien zigor bikoitzaren isla da honakoa, batzuetan arinago eta besteetan krudelago, baina oro har, azken finean, faxismoak euren aurka darabilen biziarteko jazarpen, mehatxu eta zitalkeria.

Egoera honen aurrean, Irungo Sortutik neurri hauen salaketa egiteaz gain, elkartasun, babes eta borrokarako deia luzatzen dizuegu guztioi. Gure herriaren askatasunaren bidean, injustizia ororen aurka, eta guztion eskubideen defentsan.

Horrela, datorren larunbatean, EKAINAK 15, egoera salatzeko ELKARRETARATZEA egingo dugu 11:30ean Irungo Epaitegian.

Ez zuten lortu eta ez dute lortuko!

Eskubiderik gabeko espetxealdi eta etorkizunik gabeko bizitzarik ez!

Etiquetas: