- Gauza jakina da hiri hondakinen kudeaketaren gaia konplexua, eztabaidagarri eta polemikoa dela: Zein da zuen kudeaketa eredua (murriztapena, gaikako bilketa, birziklaia, errefusaren tratamendua, errausketa, balorazio energetikoa, konpostaia, eta abar...)?
Zero zabor politika eta Europako zuzentarauk ezartzen duten hierarkiarekin bat egiten dugu: murrizketa, berrerabilpena, birziklapena, konpostajea, balorizazio energetikoa (errausketa sartzen ez dena).
Jakin beharra dago ere guk ez dugula hondakinen legea egiteko eskumenik, espainiar estatuak baitu, eta horrek asko zailtzen du adibidez ekoizpenean sortzen den hondakin kopurua murrizteko (enpresa handienak adibidez).
Bestetik eta bilketa sistemari dagokionean gaikako bilketa ezinbestekoa da birziklatu ahal izateko, eta geroz eta gehiago birziklatzeko gaikako bilketa sistema eraginkorrena atez atekoa da. Hala ere guzti honek lan ikaragarria dauka gaur egun gizartea ez baitago kontzientziatua eta lan horretaz gain hiriaren ezaugarriak kontuan izanik sistema egokiena zein izan daitekeen aztertu beharko litzake, Gipuzkoan ditugun guzti horietatik ikasita noski.
- Ura baliabide urria, kontu handiko eta baliotsua da. Berau jasotzeko, tratatzeko, erabiltzeko eta naturari itzultzeko moduek badute gure herri eta eskualdeetan zerikusi handia gainerako tokietan egiten denarekin ere. Badira halere gurean ezberdintzen gaituzten kontuak ..... Nola ikusten duzue hiri kontsumorako bildutako ura, energia elektrikoa sortzeko erabiltzea eta beraz ur-hornidurarako galtzea, Irusta zentralarekin gertatzen dena alegia?
Herritarren oinarrizko behar bat asetzea izan behar du lehentasuna. Gure eskualdean zenbait adibide ditugu, Irustako zentralera doan ura ez da edangarri bilakatzen ELORDI-ra doana aldiz bai. Ura bermatzea eta energia sortu ahal izatea batera joan daitezkeela uste dugu eta hori da bilatu behar dena.
- ¿Consideráis necesarios los pozos de captación de Jaizkibel cuando la merma en las pérdidas de la red de distribución y la optimización del uso racional (entre otros factores), indican que el suministro debe estar garantizado con el agua embalsada en Endara y Domiko?
Antes de haber hecho todo este poyecto para la captacion de agua desde los pozos de Jaizkibel habia que haber medido si con las regatas que hoy en dia tenemos Jaizkibel no era suficiente. Creemos que lo hecho ha sido innecesario y ademas pensamos que si algun dia hacemos uso de esta infraestructura puede que pongamos en peligro un monet como Jaizkibel. Pensamos que con los embalses de Endara y Domiko y las captacines de las regatas de Jaizkibel es suficiente.
- Izango liratezke onargarriak zeuen ustez ur-horniduran murrizketa puntualak egitea, baldin eta balizko ur eskasia gertatuz gero gure eskualdean(lehorte kasu hipotetiko batean) ingurugiroan, korronte ekoligiko eta ekosistemetan, Jaizkibelgo babes eremua kasu, ez kaltetze aldera?
Lehorte bat ematea zail ikusten dugu. Horretara ez iristeko dugun baliabidea egoki erabili beharra dago eta egoera horretara iritsi baina lehen neurriak hartu, ur etenik egin behar ez izateko. Horien adibide izan daiteke Irustako zentralera, gaur egun dagoen bezala, urik ez bideratzearena.
- Zein de zeuen jarrera eta zeintzuk zuen proposamenak Hondarribian kokatutako aireportuaren etorkizunari begira?
Uste dugu Hondarribiko aireportua nazio mailaren ikuspegitik Euskal Herriaren ikuspegitik hain zuzen, ez dela beharrezkoa. Gaur egun ez luzatzearen erabakia hartu da, baina gure ustetan, Biarritz 30 minutura, Loiu 60 minutura eta Noain beste hainbestera edukita Hondarribiko aireportuak ez duela etorkizunik.
- Garraio azpiegituren gain-hedapenaz, alternatibak inguruan edukita (Loiu, Miarritze)?
Aurreko galderan esan bezala uste dugu aireportu nahikoak ditugula.
- Inguruan bizi diren herritarrenganako eragin kaltegarriez (zarata, aire kutsadura, segurtasuna, menpekotasun aeronautikoak, .....) eta babestutako eremu naturalean (Txingudi) eragindakoaz?
Ulertezina da Babes eremu baten barnea halako azpiegitura bat egotea, eta oraindik batzuek hori mantendu nahi izatea.
- Jasangarritasunaren aldeko apustua garraioan, hain jasangarriak ez diren beste garraiabideen (hegazkina) aurrean. Txingudi babes eremuaren berreskurapena. Eremu honen babesa, zaintza eta kudeaketa (Kontserbazio Bereziko Eremua eta Babes Bereziko Eremua) beste erakundeei (Jaurlaritza eta Foru Aldundia) dagokie, baina bai Irundik bai Hondarribitik lagundu egin daiteke batez ere balio naturalen aldeko sentsbilizazioa eta errespetua jorratuz. Gauza asko egiteke dago zentzu horretan (suzirien jaurtiketa haren inguruan, jolas erabilera errespetuan oinarritua, eta abar), baina badago kontu bat biziki kezkagarria eta hau da kirol gunearen (atletismo pista eta rugby zelaia) Plaiaunditik lekualdatzea. Egokia iruditzen al zaizue Zubieta eremua birkokapen honetarako, kontutan hartuta beste egitasmoen menpe dagoela bertako garapena(parke teknologikoa, etxebizitza esparrua, e. a.), lur jabetza hein handi batean pribatua dela (erosteko kostuak), Hondarribian eta ez Irunen kokatua dagoela, hirigunetik (eta eskoletatik) urrun dagoela, balio naturalak badituela (espezie babestuak, uholde leku izakita) eta oztopo guzti hauek gutxi balira kirol gune berria ez litzateke egina egongo oraingoaren kentzeko epea agortu baino lehen?
Ez. Eta zuek galderan komentatzen dituzuen arrazoi berberengatik ez gaude ados. Hori izan da gure taldeak egin duen hausnarketa.
- Ba al duzue ganorazko alternatiba bideragarriren bat arazo honi behin betiko konponbide bat emateko?
EH Bildu gure proposamena luzatu dugu, dagoeneko hiritarren artean zabalduta dagoena. Guk San Miguel-Anaka-ko gunearen aldeko apustua egiten dugu. Gune oso egokia arrazoi desberdinengatik: 1) Irungo zonalde honetan kirol instalazio eskasa daude. 2) Eragiten duen eta beraz instalazioak erabil ditzakeen inguruko biztanle kopurua handia da. 3) Garraio publikoaren erabilera neurri handi batean asetzen du bertaratzea (Irungo busak, tren eta topo geltokien hurbiltasuna,..) 4) instalazioak erabiliko dituen inguruko ikastetxeen kopurua ere handia da.
Gure proposamena hau da, baina Plaiaundiko instalazioen lekualdaketa Irungo herritarrek erabaki beharko dute, prozesu parte hartzaile baten bitartez.
- Calendario
- Inicie sesión para comentar
- 2203 lecturas