Gaurko Andreak.- Ikusten duzuenez, beste aktibitateen artean, "Mariposas en el hierro" dokumentala ekarri dugu, Bertha Gaztelumendik zuzendutakoa, eta Donostiako Zinemaldian aurkeztu zena, hain zuzen.
Dokumental hori ikusi ondoren, solasaldi bat egingo dugu. CIINPIren aldetik (Berdintasun Politiken Nazioarteko Berrikuntza Zentroa), Izaskun Moyua eta Arantza Madariaga egongo dira. Mota ezberdinetako indarkerien biktimak ere egongo dira gure artean, dokumentalan agertzen direnak.
Sortu duen ikusmina kontutan hartuta, hiru emanaldi egitea erabaki dugu: 10:00etan, 18:00etan eta 20:00etan. Azaroaren 22an, ostegunean, egingo dugu aktibitate hau.
Interesatuta bazaudete, zein emanaldira etorri nahi duzuen esatea eskertuko genizueke, ahalik eta pertsona gehienek etortzeko aukera izan dezaten.
Sarrerak ematerakoan, eskaera hurrenkera zorrotz hartuko da kontutan.
Gainera, larunbat honetan, Neus Albertosek emandako formakuntzarekin jarraituko dugula jakinarazi nahi dizuegu, 10:00etatik, 14:00ak arte.
Gure programa interesgarri iruditzea espero dugu, eta zuek ikusteak poztuko gintuzke.
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 1875 irakurketak
- Castellano