Stop Desahucios.- Pasa den Maiatzaren 29an, Bidasoako Kaleratzeak STOP-ek Udalbatzan mozio bat aurkeztu zuen, Irungo Udala estutuz, batez ere Gipuzkoakoak diren beste zenbait Udaletan egiten ari den moduan, Gobernu espainiarra banku-zerbitzuen bezeroen datuen gardentasun eta babesaren 2011ko urriak 28ko 2899/2011 Ministerio Aginduaren Xedapen Iragankorra idaztera behartu dezan.
Eta zergatik? HMEIari dagozkion indizeek hipotekak garestitzen dituztelako, gutxi gora behera %4 batean, eta ordaintzen dutenak ito zein probrezia egoeran aurkkitzen direnei ordainketa zailtzen die. Desberdintasuna hipoteka kuotetan 300 eta 400 € artekoa da batazbeste eta honek elikagai bankuetara joan edota zerbitzu sozialen laguntzen beharra duten familiek euren kuotei eta familien mantenuari aurre egin ahal izatea ahalbidetuko luke.
Entitatek batzuk ordezko indizerik aurreikusten ez duten arren, hauetako nahikotxok Gipuzkoan ordezko indize bat daukate, kontratu hipotekarioan bertan, Euribor gehi Puntu portzentual batekoa.
STOP Kaleratzeaken eskaera ordezko indizea aurreikusten duten kontratu hipotekarioetan, hau berehala indarrean jartzea da.
Ekimen hau Kaleratzeak STOP-ek Partidu Popularraren gobernua ohartarazteko burututako iniziatiba anitzen parte da, beren lana eta eginbeharrak bete ditzaten, hau da, herritarren beharrei erantzutea. Baina PPk bankuen ondoan kokatu dela erakutsi du, herritarron behar eta interesen aurka.
PSOEko diputatuekin bildu gara gobernu zentralaren kontrol saioan HMEI indizeen indargabetzeari buruz galde dezaten, De Guindos ministroak erantzun nahi izan ez zuelarik. Pasa den astean Gipuzkoako popularren diputatuarekin elkartu gara, kreditu-erakundeak pasa den Apirilaren 28an indarrean jarri zen legea aplika dezaten presatzeko, bertan Kutxen HMEIa desagertzen delarik.
Mozioa PPkoek ez beste zinegotzi guztiek onartu zuten. Popularrak abstenitu egin ziren, aurretik udaleko beste inork onartu ez zuen ordezko mozio bat aurkeztu baitzuten, arreta mozioaren funtsetik aldentzeko asmoz: Kutxen HMEIaren berehalako desagerpena eta bere partiduak egoera hau konpontzeko duen ahalmena. Berriz ere PPk bankuen eta kutxen alde dagoela egiaztatu du, herritarak babesgabe utzi, biztanleriaren interes orokorrei jaramonik egin ez eta gutxi batzuen interes partikularren mesedetan dabilelarik
"Ez da egia Irunen 4 kaleratze bakarrik egon direla"
Osoko bilkuran, EAJk Kutxabanken izena Kaleratzeak STOP-ek aurkezturiko moziotik baztertzeko eskaera egin zuen, baina puntu honek ez zuen babesik jaso.
Ez da arritzekoa jokaera hau Kutxabankeko administrazio kontseiluan EAJko gehiengoa bait dago. Baina STOP Kaleratzeakekentzat garrantzitsua da ordezko indize bat aurreikusten duen mailegu hipotekario gehien dituen entitatearen izena azpimarratzea.
Azkenik, hasieran aipatu bezala, Kaleratzeak STOP-ek aurkezturiko mozioak inolako aldaketarik jasan gabe egin zuen aurrera
Mozio hau onartzea pausu positibo txiki bat dela uste dugun arren, gogorarazi beharra dago herritarron presioa dela gobernu-erakunde eta instituzioei haien eginbeharra oroitarazten diena, eurek ezarritako legeak izanik ere.
Bidaosako STOP Kaleratzeakek prentsaurreko honen bidez Udaletxeako PPko bozeramaileak egin zituen adierazpenak gezurtatu nahi ditu. Hauetan Iruenen 4 kaleratze besteriz ez direla eman zihurtatzen du. Irain bat deritzogu adierazpen hauek bermatzeko STOP Kaleratzeak emandako datuak direla esateaAdierazpen hau dagoeneko eginak zeuden prentsa idatzian eta STOP kaleratzeaketik eta partikular batzuek, bere akatsari buruz atentzio deitu zuten eta elkarrizketa argitaratu zuen prentsara eskutitz bat bidali zen. STOP Kaleratzeakek bidalitako eskutitza ez zen argitaratzera iritsi.
Zera aitortzen dugu: Ez da egia Irunen 4 kaleratze bakarrik egon direla, ezta guk emandakoak direla datu hoiek ere.
Udal-batzarrean bizitako hitz-betoa ere salatzen dugu eta iraintzen gaituztenean gure burua defendatzeko eskubidea defendatzen dugu.
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 1595 irakurketak
- Castellano