IRPH

Gaztelera

Entzutegi Probintzialaren epaiari premiazko erreakzioa

logo

IRPHaren BALIOGABETZEA ATZERA BOTAZEN DUEN ENTZUTEGI PROBINTZIALAREN EPAIAREN AURREKO PREMIAZKO ERREAKZIOA

EPAIAK EZ DU ARGUDIO SENDORIK ERABILTZEN ETA ONARTZEN DU IRPHak ZALANTZA LARRIAK SORTZEN DITUELA ETA KONPLEXUA DELA. ENTITATEEK IRPHan NOLABAITEKO ERAGINA IZAN DEZAKETELA ERE ONARTZEN DU

PLATAFORMAK USTE DU BESTE 30 EPAIAK BAIEZTATUAK IZAN DAITEZKEELA, ETA EDOZEIN MODUTAN AUZITEGI GORENERA
ETA EUROPAKO EPAITEGIETARA IRISTEKO PREST DAGO

Kaltedunen babeserako funts bat egiteko PSEren proposamena baztertzen dugu

cartelIRPH Stop Gipuzkoa.- IRPH Stop Gipuzkoa.- IRPH Stop, IRPHaren kaltedunen elkarteak, komunikabideen bitartez ezagutu du PSE-EEren azken proposamena. Bertan IRPHaren kaltedunen babeserako funts bat sortzea proposatzen da, diru publikoaz eta aurrerakin moduan banketxeei eskatzen diegunaren %80a emango ligukeena.

IRPH Stop elkarteak bere gaitzespen osoa adierazi nahi dio inolako erakundek, zergadun guztien kontura, banku-abusuen ondorioei aurre egiteari. Salbuespen bakarra etxebizitza galtzeko arriskuan edota bestelako larrialdiren batetan aurketzen diren familiak laguntzea litzateke.

IRPH Gipuzkoako Batzar Nagusien

pegatina

IRPHak Kaltetutakoen Elkartea Gipuzkoa. 2009. urtean Europak espainiar estatuari IRPH hipoteka indizeen desagerpena eskatu zion. Indize hauek Europa mailan Espainiako estatuan izan dute lekua bakarrik, eta indize ez gardenak, usurazkoak, eta manipulagarriak dira.

2011ko urrian, ZPren gobernuak ministeritza agindu bat kaleratu zuen indize hauen desagerpenerako, agindu hau 2012ko apirilean sartzen zen indarrean, eta urtebeteko epea ematen zuen indize hauen guztizko desagertzerakoo, hortarako epe honetan trantsiziozko erregimena kaleratzea behar zuen. Erregimen honek hipotekan IRPHaren ordezkorik aurrekisten ez zutenentzako indizea zein izango zen ezarriko zuen, hala ere, Kutxabankeko kaltetuok Euribor+1 dugu ordezko bezela gure hipotekan.

Kutxabank auzitara eramango dugu: IRPHa gehiegizkoa da

Data: 
Astelehena, Urria 21, 2013 - 11:00 -tik Asteartea, Urria 22, 2013 - 10:55 -ra
Non: 
Donostiako epaitegietan
Antolatzen du : 
Kaleratzeak Stop Gipuzkoa

logotipo

Gipuzkoako Kaleratzeak Stop plataformaren talde juridikoak, Maite Ortiz-en gidaritzapean, Kutxabank auzitara eramango du IRPH Cajas klausula abusiboa delakoan, baliogabetzat jo dadin, honek dakartzan ondorio guztiekin.

 

Gure elkarteko talde baten kasua hartuko da, eta atzerako eragina edo retroaktibitatea eskatuko da hipotekaren hasieratik. Hau irabazten badugu, IRPH-aren gehiegikeriaren aurkako borrokan aurrekari oso garrantzitsu bat ezarriko da, guztion onurarako. Horregatik, astelehenean urriak 21 goizeko hamaiketan guztiok Donostiako epaitegietara ekimen honi babesa ematera.

Eusko Jaurlaritzan HMEI-aren desagerpenerako ez lege proposamenaren onarpena pausu baikorra da, baina orain aurrera pausuak eman behar dira, aplikatua izan dadin

fotoHMEIak kalteturikoen Plataforma, Hipotekak kalteturikoen Plataforma eta Euskadiko Stop Kaleratzeak kolektiboak.

HMEIak Kalteturikoen Plataformak, Hipotekak Kalteturikoen Plataformek eta Euskadiko Kaleratzeak Stop kolektiboek Espainiar Gobernuak Kutxen HMEIa, Bankuen HMEIa eta EAKK (Espainiako Aurrezki Kutxen Konfederazioa) indizeak desagertaraziko dituen behin behineko erregimena idaztera behartuko duen ez-lege proposamenaren onarketak pozten gaitu. ALDI BEREAN, hauek  ERABILTZEN DITUZTEN FINANTZA-ERAKUNDEEI, BATEZ ERE KUTXABANKI,  honen eskrituretan agertzen diren ordezko indizeak berehala ezartzeko exijentziak ere pozten gaitu.

Zenbait familiek ezin diote hipotekari aurre egin HMEI-arengatik eta etxea ordainetan ematea eskatzen dute

logotipoa

Gipuzkoa STOP Kaleratzei .- Gaurko ekintza Donostian HMEI-aren arazoa plazaratzeko aurrera eramaten ari garen kanpainaren parte da.

Gipuzkoako udaletxe batzuetan mozioak aurkezteaz gain Eusko Legebiltzarrean ere mozioa aurkeztu zen pasa den maiatzak 31ean, ostirala. Mozio hauek erakundeen zein partidu politikoen babesa lortzea dute helburu, 2011ko urriak 29ko EHA/2899/2011 Ministerio Aginduaren 27. artikulua ezarri dadin.

Kontzentrazioa Donostiako Kutxabanken aurrean

Data: 
Osteguna, Ekaina 13, 2013 - 11:00 -tik Ostirala, Ekaina 14, 2013 - 10:55 -ra
Non: 
Donostiako Garibai kaleko Kutxabanken
Antolatzen du : 
STOP Desahucios Gipuzkoa

logotipoa

Milaka familiek 300 eta 400 € inguru gehiago oradaintzen dituzte hilero hipoteketan PPk ez duelako Kutxen HMEI-aren desagerpena legeztatu eta Kutxabankek Euriborra +1 aplikatzeari ezezkoa ematen diolako. 

Euren hipotekei aurre egin ezin dioten zenbait lagunek gure babesa behar dute etxea ordainean ematea eskatzeko.

Orriak

RSS - IRPH-rako harpidetza egin