Tartalarien aldeko tarta txapelketa Irunen

 

fotoGaur eguerdian  Tarta Txapelketa Golosala burutu dugu Moskun, Irunen, "mercadillo" ondoan. Goizeko hamar t´erdietan parte hartzaile bat txapelketaren lekuaren bila zebilen tarta eskuan zeramala. Azkenean aurkitu gaitu, zorionez! Tartak pisu gehiegi zeukan bueltaka ibiltzeko! Hamaiketarako beste lau tarta iritsi dira eta ordu berean epailearen lana egitera etorri da  Koldo Salinas, Brasil goxodendaren txokolategile ezaguna. Gero beste tarta bat agertu da, beste bat, beste batzuk... HAMABOST TARTA GOLOSALAK zenbatu arte!! Ikaragarria! Hau bai hau Txapelketa arrakastatsua!


  Egileen irudimena ikusi ahal izan dugu  opilen forma eta kolore aberatsetan: batzuk borobilak, beste batzuk karratuak eta errektangularrak, batek bihotz baten formakoa, beste batzuk luzeak, potolak eta argalak, batek  likidoa zirudien. Osagaiak ere oso anitzak izan dira. Goxogointzan erabili ohi  diren azukre, arraultzak, esnea,  irina,  gurina, pattarra,  gazta eta frutaz gain patata, azenorioa eta kalabaza bezalako osagaiak ere erabili dituzte goxogileek. Opilen hornikuntzak ere egileen artea azaleratu du. "Ez hemen ez inon" irakurri ahal izan dugu  baten gainean, AHTri erreferentzia eginez. "Gu tartalariak" irakur zitekeen bestean. Eta Itxuraren Lehenengo saria eskuratu duenaren gainean koroa baten marrazkia eta horren azpian "B" ikusi ahal izan dugu. Esan gabe doa Barcinaren handimandikeria zeukala izpide aipatu tarta irabazleak. Opila  honen egielea Iune izan da eta bere neska lagunen kuadrilarekin agertu da bertan.  Opilen zaporeari dagokionez sukaldarien trebetasuna eta eskarmentua agerian gelditu dira eta lehenengo saria Bilgune Feministako kideak diren Ainarak, Mirenek, Nereak eta Olaxak eskuratu dute.  Zorionak guztiei zinez!! Barealaia eta Aldatsa kooperatibak eskainitako produkto ekolojikoak banatu dituzte bi taldeen artean. Esker mila!

Profesionalki daztatu ditu Koldok tarta guztiak eta hauen kalitatea eta aniztasuna goraipatu ditu. Ez da lan erreza izan epaia ematea!!! Ondoren jaki gozoen daztaketa herrikoia egin dugu eta bapo bapo jarri gara. Ezin da imajinatu larunbata hasteko modu goxoagorik!

Baina hortxe ez da gelditu dena.Ordu bata aldera   Antton Titiriteroak merenge jaurtiketa herrikoia burutu du. Bertan aurpegi asko bukatu dira esnegainak gainezka eta Azokan zebiltzan dozenaka lagun jakin ahal izan dute hori egin izanagatik  bost eta bederatzi urteko kartzela zigorrak eskatzen dizkietela tartalariei...

foto

foto

 

 

Argazkiak gehiago: https://www.flickr.com

Etiquetas: