tarta-lehiaketa

Euskara

Tartalarien aldeko tarta txapelketa Irunen

 

fotoGaur eguerdian  Tarta Txapelketa Golosala burutu dugu Moskun, Irunen, "mercadillo" ondoan. Goizeko hamar t´erdietan parte hartzaile bat txapelketaren lekuaren bila zebilen tarta eskuan zeramala. Azkenean aurkitu gaitu, zorionez! Tartak pisu gehiegi zeukan bueltaka ibiltzeko! Hamaiketarako beste lau tarta iritsi dira eta ordu berean epailearen lana egitera etorri da  Koldo Salinas, Brasil goxodendaren txokolategile ezaguna. Gero beste tarta bat agertu da, beste bat, beste batzuk... HAMABOST TARTA GOLOSALAK zenbatu arte!! Ikaragarria! Hau bai hau Txapelketa arrakastatsua!

Tartalarien aldeko TARTA TXAPELKETA GOLOSALA!!!

Data: 
Larunbata, Azaroa 9, 2013 - 11:00
Non: 
Sargia-Plaza Urdanibia

foto

Ekarri zure tarta egina etxetik.

Azaroak 9 larunbata goizeko 11etan.Sargia eta Urdanibiaren izkinan epaimahaiak nork irabazi duen erabakiko du.

Ondoren tarta guztien daztaketa herrikoia burutuko da.

Lehenengo saria:  Produkto ekolojioek osatutako saski eder bat.

Koldo Salinas, Brasil goxodendaren goxogilea tarta txapelketaren epailea izango da. 

Animatu,  parte hartu eta zabal zazu!

RSS - tarta-lehiaketa-rako harpidetza egin