AHT-TAV Astigarraga-Irun, salaketa eta deialdia

fotoAHTren aurkako Donostialdea, Oarsoaldea eta Bidasoako taldeak.- AHTren aurkako taldeek Astigarraga eta Irun tarteko egitasmoaren bultzada berria salatu eta “Euskal Y”-a mugarekin lotuko duen proiektu berriak eskualdean trenbide azpiegiturak eta kalteak bikoiztu egiten dituela salatu dute.

Donostialdea, Oarsoaldea eta Bidasoako AHTren aurkako taldeek gogor salatzen dute Espainiako gobernuak azken asteotan Astigarraga-Oiartzun-Lezo zatian eta Iparraldeko mugaraino doan tartean “Euskal Y”-a eraikitzeko egitasmoari bultzada berria eman asmoz udalerri kaltetuetara bidali dituen “hastapeneko” txostenak. Bertan Astigarragatik Biriatuko mugaraino eraikitzeko apustua mantendu eta Donostialdean, Oiartzunen. Lezon eta Irunen trenbide sare berriak eragindako kalteak bizkoiztu egingo litzuzkeen proiektu aldatu bat bultzatzen du. Hori dela eta, datorren maiatzak 14 asteartean Oreretan egingo den batzarran parte hartzeko dei egiten diegu eskualdeko jende eta talde sozial guztiei, arratsaldeko 7’30etan Zintzilik Irratiaren egoitzan (Tomas Perez kalean dago hori), hain zuzen ere proiektu txikitzaile horren aurkako informazioa herritarrengana zabaltzeko eta AHTrekiko oposizioa adierazteko ekimenak antolatzeko helburuarekin.

Lehenik eta behin, AHTren egitasmo berri horrek gure eskualdeko lurraldea zeharo suntsituko lukeela salatu nahi dugu, AHTren makro-azpiegituren sarea bikoiztea dakarrelako berekin Donostialdeatik Iruneraino doan tartean. Izan ere, Espainiako Ingurumen Ministerioak udalerri kaltetuei kontsultak egin asmoz igorri dien AHTren proiektu berriaren arabera, Astigarragatik Behobiaraino 18’400 km-ko luzera duen Abiadura Handiko Trenbide lerroa eraikitzea aurrikusten da, eta horrez gain, AHTren bide berri hori egungo Renfe-ko trenbide konbentzionalarekin lotzeko beste 14’800 km-ko luzera duten hainbat trenbide adar eta interkonexio-gune eraikitzeko asmoa agertzen du –baita Renfeko ohiko trenbidean zabalera iberriarra eta nazioartekoa ezartzeko ere, trenbideetan hirugarren errail bat jarrita—, hain zuzen ere Lezo-Gaintxurizketan merkantzien geltoki intermodal bat eraiki ahal izateko; aldi berean AHTren bidaiarien trenak Donostiako erdialdera sartu eta Frantziarako bidea Irundik igaro gabe egin dezaten ahalbidetu nahi dute lotune horiek. Esan gabe doa paperean egundoko dentsitatea lukeen sare bikoitza marraztu dutela, AHTren ibilbide ezberdinek eskualde osoan eragingo luketen kalteen tamaina bistakoa izanik. Honi dagokionean,

  1. Astigarragatik Behobiaraino AHTren ibilbide osoan egin beharreko azpiegitura-lan handien gogorkeria nabarmena da. Besteak beste, proiektuak berak onartzen du “geologian eragingo diren kalteak larriak direla” eta AHTren zati honen hondeatzetik sortuko liratekeen 3’250 milioi m3 lur soberakinak botatzeko 9 hondakindegi aurrikusten ditu. Hondakindegi horiek interes naturalistikoko zenbait leku kaltetzen dituzte, hala nola Arkiriko Dolina (Errenteria) eta Altziko ingurua (Oiartzun), kasu honetan proiektuak berak inpaktua larria izango dela aitortu eta “landaretza autoktonoaren ugaritasunagatik kokapen desegokAHTren aurkako taldeek Astigarraga eta Irun tarteko egitasmoaren bultzada berria salatu eta “Euskal Y”-a mugarekin lotuko duen proiektu berriak eskualdean trenbide azpiegiturak eta kalteak bikoiztu egiten dituela salatu dute:

Donostialdea, Oarsoaldea eta Bidasoako AHTren aurkako taldeek gogor salatzen dute Espainiako gobernuak azken asteotan Astigarraga-Oiartzun-Lezo zatian eta Iparraldeko mugaraino doan tartean “Euskal Y”-a eraikitzeko egitasmoari bultzada berria eman asmoz udalerri kaltetuetara bidali dituen “hastapeneko” txostenak. Bertan Astigarragatik Biriatuko mugaraino eraikitzeko apustua mantendu eta Donostialdean, Oiartzunen. Lezon eta Irunen trenbide sare berriak eragindako kalteak bizkoiztu egingo litzuzkeen proiektu aldatu bat bultzatzen du. Hori dela eta, datorren maiatzak 14 asteartean Oreretan egingo den batzarran parte hartzeko dei egiten diegu eskualdeko jende eta talde sozial guztiei, arratsaldeko 7’30etan Zintzilik Irratiaren egoitzan (Tomas Perez kalean dago hori), hain zuzen ere proiektu txikitzaile horren aurkako informazioa herritarrengana zabaltzeko eta AHTrekiko oposizioa adierazteko ekimenak antolatzeko helburuarekin.

Lehenik eta behin, AHTren egitasmo berri horrek gure eskualdeko lurraldea zeharo suntsituko lukeela salatu nahi dugu, AHTren makro-azpiegituren sarea bikoiztea dakarrelako berekin Donostialdeatik Iruneraino doan tartean. Izan ere, Espainiako Ingurumen Ministerioak udalerri kaltetuei kontsultak egin asmoz igorri dien AHTren proiektu berriaren arabera, Astigarragatik Behobiaraino 18’400 km-ko luzera duen Abiadura Handiko Trenbide lerroa eraikitzea aurrikusten da, eta horrez gain, AHTren bide berri hori egungo Renfe-ko trenbide konbentzionalarekin lotzeko beste 14’800 km-ko luzera duten hainbat trenbide adar eta interkonexio-gune eraikitzeko asmoa agertzen du –baita Renfeko ohiko trenbidean zabalera iberriarra eta nazioartekoa ezartzeko ere, trenbideetan hirugarren errail bat jarrita—, hain zuzen ere Lezo-Gaintxurizketan merkantzien geltoki intermodal bat eraiki ahal izateko; aldi berean AHTren bidaiarien trenak Donostiako erdialdera sartu eta Frantziarako bidea Irundik igaro gabe egin dezaten ahalbidetu nahi dute lotune horiek. Esan gabe doa paperean egundoko dentsitatea lukeen sare bikoitza marraztu dutela, AHTren ibilbide ezberdinek eskualde osoan eragingo luketen kalteen tamaina bistakoa izanik. Honi dagokionean,

  1. Astigarragatik Behobiaraino AHTren ibilbide osoan egin beharreko azpiegitura-lan handien gogorkeria nabarmena da. Besteak beste, proiektuak berak onartzen du “geologian eragingo diren kalteak larriak direla” eta AHTren zati honen hondeatzetik sortuko liratekeen 3’250 milioi m3 lur soberakinak botatzeko 9 hondakindegi aurrikusten ditu. Hondakindegi horiek interes naturalistikoko zenbait leku kaltetzen dituzte, hala nola Arkiriko Dolina (Errenteria) eta Altziko ingurua (Oiartzun), kasu honetan proiektuak berak inpaktua larria izango dela aitortu eta “landaretza autoktonoaren ugaritasunagatik kokapen desegokia da, baina ez da inguruan beste leku egokiagorik aurkitu”, esaten duenean.
     
  2. Halaber, AHTren eta trenbide konbentzionalaren arteko lotuneak eta interkonexio-guneak eraikitzeko Ergobia-Martutenen, Arragua-Lezo/Gaintxurizetan eta Araso-Altzubiden egin beharreko obren inpaktua gailentzen da, inguru horietan trenbideen eta azpiegituren biderkatzearen ondorioz kalteak areagotzen baitira. Hala, Martuteneko Ibarra 5 trazaketak zeharkatuko lukete, alderik alde eraikitako biadukto eta betelanez bidez 10 hektarea nekazaritzako lur eremua eta zenbait baserri suntsituz; eta era berean, hirukoiztu egiten dira Oilakinetako bailaran (Landetxa) eta Ugaldetxo/Arraguan (Oiartzun) aurrikusitako AHTren biaduktoak eta plataformak.
     
  3. Lezo-Gaintxurizketan egin asmo duten merkantzien geltoki intermodalak balio handiko nekazaritza-lurreko 15 hektarea inguru suntsituko luke, eta proiektuak ohartarazten duenez “etorkizunean Pasaiako Kanpo Portuarekin lotura izan dezan kontuan hartuta aurrikusi da terminal hori, era honetan ingurumen kalte globalak gutxitze aldera”… Oraindik horrelakorik! Proiektuaren erabateko zinismoa salatu behar dago beraz, “soluzio hauekin ingurumen abantail handiak lortzen dira” eta horreloak birritan esaten dituenean. Zinez, egitasmoak “Donostiatik merkantzia trenen zirkulazioa kanporatzeko” helburuarekin irudikatzen duen azpiegitura-dantza ezin hondagarriagoa da, jadanik hainbeste porlan eta garraiobideren zama jasaten duen Gipuzkoako eskualde honetan lurraldearen txikizoa areagotuz.

Bigarrenik, Astigarraga eta Irun artean AHTrentzat aurrikusitako obra hauen kostu ekonomiko itzela salatzen dugu, gutxi gora-behera 800 milioi euro inguruan zenbatu daitekeena. Honi dagokionean, AHTrekin sustatzen den eredu ekonomiko eta sozial desarrollista ez dugu onartzen, eta gobernuek azpiegitura erraldoi eta oso garesti honen eraikuntzan baliabide publikoak xahutzen darraiten bitartean gizarte arloko gastuak etengabe murrizten dituztela salatzen dugu. Prozesu honek ondorio sozial oso larriak ekarri ditu jada, eta are larriagoak izango dira aurrerantzean AHT gelditzen ez badugu, “Euskal Y”-aren obran egin beharreko gastu osoaren %70 oraindik egitea falta zaiela kontuan hartuta.

Bukatzeko, Astigarraga eta Behobia arteko AHTren proiektuaren bultzada berri honek Lapurdiri ere bete-betean eragiten diola salatzen dugu, Iparraldeko herritarrek AHTren bide berriarekiko arbuio zabalaren aurrean entzungor eginez. Proiektuak esaten duenez, zati hori “Astigarragatik Baionako hegoaldera 55 kilometrotan luzatzen den Gasteiz-Dax AHTren Nazioarteko Tartea”ren parte baita. Aipagarria da, halaber, proiektuak baieztatzen duenez, AHTren bide berria eta Renfe-ko trenbide konbentzionala Araso-Altzubiden elkarren artean lotzeko aurrikusten duen adarrari buruz ari dela, “Donostian geldiunea egingo duten abiadura handiko trenek lotune hortaz baliatuko direla Frantziarantz bidea egiteko, Irundik pasa behar izan gabe”. Horrek Irungo Udaletxearen berehalako erantzuna jaso du, udalerrian AHTak eragingo lituzkeen kalte larrien inguruan zuzentasunez egin duen salaketa baino areago, udaletxeak aurrerantzean Irun Abiadura Handiko Trenaran mapan kokatuko denik zalantza duelako. Gure ustez, azken batean, gizarte arloan eta lurralde ikuspegitik erabat diskriminatzailea den garraio sistema baten aurrean gaudela agerian jartzen du horrek berriro.

Datozen egunetako deialdiak:

Horregatik guztiagatik, datorren maiatzak 14 asteartean Oreretan egingo den batzarran parte hartzeko dei egiten diegu eskualdeko jende eta talde sozial guztiei, arratsaldeko 7’30etan Zintzilik Irratiaren egoitzan (Tomas Perez kalean dago hori), hain zuzen ere proiektu txikitzaile horren aurkako informazioa herritarrengana zabaltzeko eta AHTrekiko oposizioa adierazteko ekimenak antolatzeko. Eta horrekin batera, datozen egunetan Donostialdean AHTren aurka egingo diren deialdi eta ekintzen berri ematen dugu:

Maiatzak 14 Asteartea: Donostialdea, Oarsoladea y Bidasoako AHTren aurkako taldeen batzar-deialdia, a las 19’30h en los locales de Zintzilik Irratia de Errenteria (K/Tomas Lopez)

Maiatzak 26 Igandea: AHTren aurkako borrokaren aldeko Herri-Bazkaria eta Igande-Pasa, “Kanthoria” eta “Mugaldekoak” musika taldeen kontzertuarekin, Donostiako Kortxoenea Gatzetxean (Gros-Ulia auzoa, Indianoenea kalea 16)

Ekainak 16 Igandea: AHTren aurkako mendi martxa Urumeako inguru kaltetuetara (3 ordu oinez). Irteera goizeko 9’30etan Ergobiako plazatik eta amaiera Loiolan.

Halaber, datozen egunetan egingo diren honako hitzaldi hauen berri ematen dugu, Donostiako AHTren aurkako antolaturik:

Maiatzak 16 Osteguna: “Desobedientzia zibila y eta ordenamendu juridikoa”, herri mugimenduen defentsan aritzen den Fidel Sanchez abogatuaren eskutik. Arratsaldeko 7etan Kortxoenea Gaztetxean.

Maiatzak 21 Asteartea: “Sare sozialen sukarra eta kontsumo gizartea”, “Txopi” hacktibistaren eskutik. Arratsaldeko 7etan Kortxoenea Gaztetxean.

Zuen parte hartzea espero dugu beraz, baita zuek informatu eta animatuko dituzuen lagunena ere.

Etiquetas: