AHT Gelditu! Nafarroa.- AHTaren Nafarroako korridoreko lanak bisitatzeko azken asteotan egindako bisitetan, AHT Gelditu!k egiaztatu du lanean ari ziren lau azpizatietatik bi gelditu egin dituztela. Zehatzago esanda, Erriberri-Tafalla 7,6 km-ko azpizatian eta Tafalla-Tafalla 7 km-ko azpizatian ez dago ez makinarik ez langilerik lanean.
Txirrinka ekimena lurraren eta jendarte hobeagoaren aldeko ekimena da. Txirrindulaz zeharkatuko dugu Euskal Herria lau zutabek, eta zutabe bakoitzak lekuko bat eramango du. Lekukoa, jende eta kolektibo ezberdinen artean igaroko da. Jendarte hobeagoaren alde zaudeten kolektibo eta pertsonei luzatzen dizuegu Txirrinkan parte hartzeko gonbitea.
AHT Gelditu! Elkarlanak eta hainbat talde sozial zein sindikalek, 2016ko maiatzaren 20, 21 eta 22an TXIRRINKA izeneko ekimena burutuko dute.
Txandakako bizikleta martxa honetan parte hartuko duten gizarte eragile eta kulturtaldeek, elkarri lekukoak pasatuz, lau zutabetan Euskal Herria zeharkatuko dute Bergarako AHTren korapiloan batu eta helmugaratzeko.
Mugitu Mugimendua.- Mugitu Mugimendutik, AHTren aurkako desobedientzia mugimendua, berriki epaituak izan diren AHTren 3 aurkarien absoluzioa ezagutarazi nahi dugu. Absoluzioak bi protesta ezberdinei erreferentzia egiten dio (Castejon-eko Trenbide Museoaren okupazioa eta Diputazioko balkoian egindako kateaketa).
AHTren aurkako Donostiako taldea.- Maiatzak 9 larunbatean, AHTren aurkako borrokari buruzko hitzaldi-topaketa bat egingo da Donostian, Nekane Juradok (ekonomilaria) eta Italiako kideek parte-hartuko dutelarik.
AHTren Astigarraga-Oiartzun-Lezo proiektuaren (Ikerketa Informatiboa) aurkako 842 alegazio aurkeztu dira gaur Espainiako Gobernu-Ordezkaritzak Donostian duen egoitzan. Azken egunotan Martutenen, Donostian, Errenteria/Oreretan, Oiartzunen eta Lezon bildutako alegazio horiek AHTren egitasmoak sorraratzen duen aurkakotasun sozial garrantzitsuaren adierazle dira.