Goiz honetan gure kide den Flor Grijalbari epailearen aurrean duen bistan laguntzeko elkartu gara, gogoratuko duzuen moduan orain dela hilabete batzuk la Caixak bere egoerataz gehiegikeriak egin nahi izan zituen emakumea da. Gaia ez da bukatutzat eman, ezta gutxiago ere. Gaur kontratuan gehiegizko klausulak egon ziren ala ez erabakiko duen bista ospatuko bait da epailearen aurrean. Prozedura maulatsu eta eskrupulurik gabekoa izan da hasieratik Florrrena, Caixabanken partetik eta gehiegiko klausulena beste gehiegikeria bat da.
Maitzak 14ko 1/2013 Legearen beharbadako inkonstituzionaltasuna publikoki saltzeko aprobetxatuko dugu aukera hau. Lege hau zordunen babesa indartzeko, zorra berregitaratzeko eta alokairu soziala bultzatzeko balioko zituzten neurriak hobetzeko idatzi zen, Europako Goreneko Epaitegien eskaeretara egokitzera behartu bait zuten Estatu Espainiarra. Gaur, orain dela hilabete batzuk egin genuen bezala, honen ez egokitasuna salatu nahi dugu. Kaleratzeen arazo haundia ez delako oraindik bukatu, askok hala dela uste arren. Oso bizirik jarraitzen du eta oso bidegabeko.
Ain bidegabekoa da egoera, Flor dagoen bista honetatik, non gehiegizko klausulak egon ziren erabakiko den, hiru egoera gerta daitezkeela:
- Lehenengoa, exekuxioa ohinarrituko zuen gehiegizko klausulak egon zirela aitortzea da, hau da, Florrek izango zuen arrazoia.
- Bigarrena, gehiegizko klausulak egonda ere, hauek ez dira exekuzioaren ohinarri beraz Bankuak izango zuen arrazoia;
- eta hirugarren egoera posiblea, gehiegizko klausularik ez ikustea da, exekuzioak bere bidetik jarraituko zuelarik, Caixabankek izango zuen arrazoia honetan ere.
Gauzak horrela izanik, atentzioa deitzen digu Florrek arrazoia duen kasu bakarrean, bankuak epaiari errekurtsoa aurkez liezaiokeela baina alderantzizkoa gertatuz gero, Florrek ez du aukera hori izango. Zergatik epaia kalteturaren aldekoa bada entitateak bai aukezten ahalko lukeela errekurtsoa eta, entitatearen interesen aurkakoa gertatuz gero, kaltetuak ezingo izango luke errekurtsorik aurkeztu?
Dudan jartzerik ez dagoena, beste gauzen artean Espainiko gobernuaren utzikeriagatik, milaka familiak izugarrizko zor baten kargarekin aurrera atera beharko dutela da. Zor hau, familiak dituan oraingo eta etorkizuneko ondasunekin ordaindu beharko du, egoera honek lan ez garden bat bilatzera eramango duelarik, bahituretatik kanpo dagoena eta ondorioz gizarte-bazterkeriara kondenatuko duena.
Kaleratzeen arazoa bukatu ez delako
Banketxe eta Gobernuaren arteko konplota kezkagarria delako
Juztizia lortzeko borrokatu behar dela dirudielako
EZ GAITEZEN ISILDU, PARTE HARTU DEZAGUN ETA EKIN!! DENON ARTEAN, BAI, POSIBLE DA!!
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 1416 irakurketak
- Castellano