Ongi etorri Gabriel, Zorionak Juanra

Irungo presoa Gabriel Zabala arratsaldeko 6ak pasata kalera atera da Villabonako espetxetik Auzitegi Nazionalak aske uzteko agindu ondoren.

Gabrielek kartzelan 20 urte eman du. 2013ko irailaren 27an bere zigor osoa bete zuen baina 197/2006 doktrina ezarri zioten.

Beste aldetik Juanra Rojo irundarrak, gaur ere, behin betirako askatasuna lortu du. Martxoan libre geratu arren, fiskalak aske usteko agindua helegitea aurkeztu zuen eta gaur Auzitegi Gorenak aske uzteko agindua eman du.

Etiquetas: