Jada jakingo duzu Irungo udal gobernuak jaietako Moskuko gunea FICOBA-ra eraman nahi duela. Hori ekidin nahian tabernariak, eragile sozialak, elkarteak eta norbanakoak mugitzen ari dira.
EH Bilduk ere bilera zabal bat burutu zuen martxoaren 20an eta bere jarrera publikoki azaldu du azkenekoa atzo bertan. Bide horretan eta EH Bilduk egindako bileran SAC-en erregistro bidez eskaerak sartzea proposatu zen eta horri bide emanez eredu bat bidaltzen dizuegu (Hemen deskargatzea).
Zer egin horrekin? Lehenik eta behin zuen izenarekin bete eta SAC-en edo internet bidez erregistratu. Horretaz gain, zuen lagun eta kontaktuei bidali beraiek berdina egin dezaten.
Guzti honen helburua udaletxeko erregistroan ahalik eta eskaera gehien sartzea da beste presio modu bat egiteko.
Beraz anima zaitez ekarpen txiki hau egitera eta anima itzazu zure lagunak!!!!!
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 1223 irakurketak
- Castellano