Jaiak Herrian!

Gaztelera

San Pedro eta San Marcial-en herriko jaiak

cartelBadatozela, badatozela!! Aurtengo Irungo San Pedro eta San Martzial jaiak gainean ditugu! Martxoa geroztik albiste txarrak besterik ez ditugu entzun Urdanibia plazaren inguruan, baina gaurkoan ez!

Gaurkoan jaietan zehar plazaren inguruan egingo diren ekintzen programa aurkeztu nahi dugu.

JAIAK HERRIAN!!

fotoDenok dakizuen bezala, aurten jaien parte diren kontzertuak zein txosnak Ficobara eramango dituzte. Horren aurrean asko dira burututako ekimenak, tartean apirilaren 30an San Juan Plazan egindako aldarrikapen jaia. argi geratu zen zer den nahi duguna! JAIAK HERRIAN!

Txoznak batzordearen balorazioa

foto
Txoznak Batzordea.-
2014ko San Martzial jaietan udal gobernuak txosnak Ficobara eramateko hartu duen erabakiaren aurrean eta alkatea den José Antonio Santano, zein Belén Sierra eta Cristina Laborda zinegotziekin edukitako bileraren ondoren,  txosna eskatzen dugun elkarte sozial zein kulturalek ondokoa adierazi nahi dugu.

Lehenik eta behin bilera horretan dagoeneko izendatu diren politikarien jarrera salatu nahi dugu. Izan ere, egindako proposamen guztietan ezezko borobila jaso genuen, eta ez genuen  adostasun batera iristeko intentziorik ikusi.  Horrez gain, bileraren hurrengo egunean kulturako zinegotzia den Belén Sierrak laguntza ekonomikoak eskaini dizkigu banan banan,  elkarte eta eragileei batzuei txosnak Ficoban jartzeko. 

Urdanibia plazako ostalarien balorazioa

foto
Urdanibia plazako ostalarien kolektiboa.
- Irungo alkatea eta Udal arduradun ezberdinekin izandako bilkuraren balorazioa eta urrengo egunetan kolektibo honek burutuko dituen ekimenen berri.

Jakina den bezala, pasa den apirilaren 7an bilera bat burutu genuen Jose Antonio Santano alkatearekin eta Cristina Laborda eta Belen Sierra zinegotziekin.

Gure kolektiboaz gain, zonaldeko komertzioen ordezkariak, normalean jaietan txoznak jartzen duten kolektiboak, eta elkarte zein beste eragile batzuen ordezkariak ere bertan ziren.

Herriko Jaiak plazan, Ez Ficoban!

cabezerahttp://jaiakherrian.jaira.net webgunea jaio da, Irungo Udalak txozna eta kontzertu gunea Urdanibia Plazatik Ficobara eramateko erabakiaren kontrako kanpaina baten barnean (kanpaina Facebooke sare sozialean hasi zen). Web orri honetan informazio guzia ikusi ahal izateaz gain herritarrek sorturiko bideo aldarrikatzaileak ikusteko aukera ere badago. Horrez gain Twitterren ere perfila sortu dute, @JaiakHerrian izenekoa, eta #JaiakHerrianEZficoban traola erabiltzeko deia egin dute. 

JAIAK HERRIAN!!!!!!!

foto

Jada jakingo duzu Irungo udal gobernuak jaietako Moskuko gunea FICOBA-ra eraman nahi duela. Hori ekidin nahian tabernariak, eragile sozialak, elkarteak eta norbanakoak mugitzen ari dira. 

EH Bilduk ere bilera zabal bat burutu zuen martxoaren 20an eta bere jarrera publikoki azaldu du azkenekoa atzo bertan. Bide horretan eta EH Bilduk egindako bileran SAC-en erregistro bidez eskaerak sartzea proposatu zen eta horri bide emanez eredu bat bidaltzen dizuegu (Hemen deskargatzea).

Zer egin horrekin? Lehenik eta behin zuen izenarekin bete eta SAC-en edo internet bidez erregistratu. Horretaz gain, zuen lagun eta kontaktuei bidali beraiek berdina egin dezaten.

RSS - Jaiak Herrian!-rako harpidetza egin