Urdanibia plazako ostalarien kolektiboa.- Irungo alkatea eta Udal arduradun ezberdinekin izandako bilkuraren balorazioa eta urrengo egunetan kolektibo honek burutuko dituen ekimenen berri.
Jakina den bezala, pasa den apirilaren 7an bilera bat burutu genuen Jose Antonio Santano alkatearekin eta Cristina Laborda eta Belen Sierra zinegotziekin.
Gure kolektiboaz gain, zonaldeko komertzioen ordezkariak, normalean jaietan txoznak jartzen duten kolektiboak, eta elkarte zein beste eragile batzuen ordezkariak ere bertan ziren.
Urdanibia plazako ostalarien partetik, irungo jendarteari gure kezka eta sorpresa adierazi nahi diogu, kontutan harturik Udal arduradunek izandako jarrera intransijenteagatik gure eskakizunen aurrean. Bi orduko bileraren ondoren, ezezko borobila jaso genuen. Labur bilduta, hauxe zen gure eskaera nagusia:
KONTUTAN IZANIK, EKAINAK 30ERAKO PLAZA PRESTATUKO DELA, ETA EGUN HORRETARAKO UDALAK BERE GAIN HARTUKO DUELA SEGURTASUN ARDURA, ERANTZUNKIZUN BERDINA IZATEA PLAZAN OSPATZEN DIREN BESTE EKIMEN GUZTIETAKO.
Bileraren lehenbiziko minututik erabateko ukazioa jaso genuen gure eskaeren inguruan.
Aukera izan genuen egiaztatzeko, inongo momentutan ez direla hausnartu Urdanibia Plaza aldameneko guneak alternatiba bezala. Adibidez txoznak jartzeko.
Gure aldetik, insistitu egin genuen udalaren bere hitza ez betetzearen salaketan. Udalaren konpromezua hauxe zen: OBRAK IRAUTEN DUTEN BITARTEAN AHAL ETA KALTE GUTXIEN SORTZEA ZITA HORIEN GAIN (normalean Urdanibia Plazan burutzen direnak. Tartean Sanmartzialetako jai ekimenak) ETA BESTELA INGURUKO ALDAMEN HURBILENEAN BESTE TOKITASUN ALTERNATIBOAK BILATZEA.
Onartu egin dute guk egindako beste proposamen bat. Hau da, formatu ttikiko ekimenak burutzearena plazan ondoko kalleetan. Eta dirudienez, proposamen hau, herriko auzo guztietara zabalduko da. Gure kasuan, ziur egingo ditugula proposamen ezberdinak.
Dena den, eta momentu oro planteatu dugunarekin koherenteak izanik, baieztatzen dugu gure exijentzia, txoznak plazan ingurunean jartzeko alternatibak bilatzeko eta baita ere jai ekimen ezberdinak ospatzeko esan genuen eta horretan birbaieztatzen gera. BORONDATEA IZANEZ GERO, AHAL DA. Garaiz gabiltza.
Gure eskakizunak laguntzeko helburuarekin, sinadura bilketa jarri genuen martxan. Hemendik oroitu nahi diogu irungo Herriari, lan horretan buru belarri jarraitzen dugula. Beraz, gure eskaerekin bat ebiten duen orori gonbidatu nahi dugu lan honetan laguntzeko. Adibidez, hurbilekoen sinadurak biltzen, bai etxean, bai eskolan, baim lantokian edota lagunen artean.
Horretarako, Urdanibia-Moskuko tabernetan dituzue sinadura orriak eskuragarri.
Bestaldetik, urrengo Apirilak 30ean, asteazkenarekin eta San Juan Plazan, arratsaldeko 7tatik aurrera, JAIA ETA ERREIBINDIKAZIOA ustartuko duen topaketa bat antolatu dugu. Ekimen honekin gure aldarrikapenak ikustaraztea dugu helburu, beti jai ispiritu batetikan. Beraz, deialdia luzatzen diegu hahi duten sozio-kultural kolektibo ezberdinei, gurekin kontaktuan jartzeko, topaketa hau masiboki eta bere edukinetan anitza izateko.
Bukatzeko, gure prestutasun osoa orioitu nahi dugu, udal arduradunekin akordioetara iristeko. Beti ere, txoznak eta jai ekimen ezberdinak plazan aldameneko gunetan egotea helburuarekin. Ezin dugu ahaztu, gure plaza hau festaren bihotza dela.
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 1682 irakurketak
- Castellano