Partaidetzako aurrekontuak 2014

cuadro

Gipuzkoako Foru Aldundiko aurtengo Partaidetzazko Aurrekontuak martxan daude. Aurten, lau eskualdera zabalduko dugu ekimena: Urola Erdiak bigarren urtez parte hartuko du, eta lehen aldiz, Tolosaldeak,Oarsoaldeak eta Bidasoaldeak.

Guztira, 2 milioi euro jarriko ditu Foru Aldundiak herritarren esku, lau eskualde horietan inbertitzeko. Herritarrek beraiek, parte hartze prozesu baten bitartez, erabakiko dute zertan gastatu diru hori.

Proposamenak jasotzea da partaidetza prozesuaren lehen fasearen ardatza eta guztiei ere parte hartzeko gonbita egiten digu Foru Aldundiak.

Proposamenak egiteko hiru modu dituzue:

  1. Etxera iritsi zaizuen eskuorriko formularioa bete dezakezue
  2. www.aurrekontuahobetzen.net webgunearen bidez
  3. Herriz herri egiten ari diren partaidetzazko tailerretara joanda

Bidasoaldeko eskualdeko tailerrak honakoak dira (ikusi koadroa)

* Zure auzoko tailerrera bertaratzerik ez baduzu, beste edozeinetara ager zaitezke.

Zuen eskualdea hobetzeko 500.000 euro daude jokoan. Zure esku dago. Parte hartu!

Etiquetas: