Zertan erabili nahi dituzu 500.000 euro?

fotoEH Bildu.- Irundarrok eta Hondarribiarrek 500.000 euro zertan erabili nahi ditugun erabakitzeko aukera dugu Gipuzkoako Foru Aldundiak martxan jarri duen "Partaidetzazko Aurrekontuak" ekimenari esker.

Aurreko astean zein aste honetan burutzen ari diren tailerretan  herritar askok  hartu dugu parte eta proposamen ugari atera dira. Oraindik azken tailer bat geratzen da, datorren  osteguna ekainak 5ean Ducourau jauregian (Mondragon Unibertsitatea dagoen tokian) egingo dena. Proposamenik baduzue eta aurkeztu nahi izan ezkero horra hor aukera.

Tailerrera gerturatzerik ez baduzu, Ekainak 8 igandea arte,  internetetik ere helarazi daitezke proposamenak. Horretarako Foru Aldundiak ahalbideratu duen web orrian sartu behar duzue:

http://www.aurrekontuahobetzen.net/eu/

Animatu zaitezte parte hartzera. Egin zuen proposamenak.

Etiquetas: