EH Bildu

Gaztelera

EH Bilduk ostegun honetan egingo du ekitaldia Irungo San Juan Plazan

Data: 
Osteguna, Apirila 11, 2024 - 18:45
Non: 
San Juan Plaza, Irun
Antolatzen du : 
EH Bildu

Kartela Ekitaldia Irun

EH Bildu.- Ostegun honetan, apirilaren 1in, Arnaldo Otegi, EH Bilduren koordinatzaile nagusia, eta Nerea Kortajarena, Eusko Legebiltzarrerako Gipuzkoako zerrendaburua, Irunen izango dira, EH Bilduk antolatutako ekitaldian.

Irungo EH Bilduko kideak Gasteizera gerturatu ziren, Osakidetza zutik jartzeko EH Bilduren proposamen integralaren aurkezpenera

Presentacion Gasteiz

EH Bildu.- Pello Otxandianok, Rebeka Uberak eta proiektuaren lanketan lagundu duten hainbat ordezkarik osasungintzaren gaineko EH Bilduren proposamen integrala aurkeztu zuten, Gasteizko Artium museoan. Bertan, Irungo EH Bilduko Oihana Briones eta Mikel Mendibil bozeramaile eta zinegotzia egon ziren.

Irungo EH Bilduk euskararen kontrako oldarraldia salatu eta larunbateko Bilbon egingo manifestaziora joateko deialdia luzatzen die herritarrei

Kartela

Irungo EH Bildu.- EAEko Auzitegi Nagusiaren euskararen normalizazioaren aurkako azken epaiak hautsak harrotu ditu. Gauzak hala, aurreko astean egindako azken udalbatzan EH Bilduk, EAJk eta Elkarrekinek eraso horiek gaitzesten zituen mozio bateratua aurkeztu zuten, euskararekin duten konpromisoa berretsiz.

EH Bilduk autobusa jarriko du Irun eta Hondarribitik azaroaren 12ko manifestaziora joateko

geldi ezina kartela

EH Bildu.- Azaroaren 12an, larunbatarekin, manifestazio nazionala egingo du EH Bilduk Bilbon, "Euskal olatua geldiezina" lemapean. 17:30ean La Casillan hasiko den manifestazioarekin "Bilboko kaleak hartzeko" deia egin du koalizio abertzaleak, "beste Euskal Herri bat posible dela erakusteko".

EH Bilduk “EH Bildutik Irun eraikiz” ekitaldia egin zuen larunbatean

Mertxe Aizpurua eta Oihana Briones

Irungo EH Bildu.- Irungo EH Bilduk “EH Bildutik Irun eraikiz” ekitaldia egin zuen larunbatean Palace Kafetegian. Mertxe Aizpurua, EH Bilduren bozeramailea Kongresuan, izan zen ekitaldiko gonbidatua, eta Oihana Briones zinegotziak gidatu zuen solasaldi baten bidez EH Bilduk Kongresuan egiten duen lana hobeto ezagutzeko aukera izan zuten bertaratutakoek.

Orriak

RSS - EH Bildu-rako harpidetza egin