PSEK eta EH Bilduk udal tasa eta zergen ordenantzen gaineko akordioa erdietsi dute; progresibitatea eta desburokratizazioa izan dira adostasunaren gakoak

PSE-EH Bildu

EH Bildu.- EH Bilduk udal tasa eta zergen gaineko akordioa lortu du PSErekin. Akordio horren bitartez, jatorrizko proposamena hobetu da, tasen eta zergen sistema bidezkoagoa izateko neurri garrantzitsuak adostuta: progresibitatea eta desburokratizazioa.

Bi alderdien arteko akordioari esker, EH Bilduk zerga eta tasen igoera orokorra %3,9ra mugatzea lortu du. Horrez gain, 2025. urtean progresibitatea ezarriko da Irungo udal tasa eta zergetan, modu mailakatuan. Era berean, herritarrek egin beharreko kudeaketa burokratikoak murrizteko helburuarekin, Irungo Udalak desburokratizazioan aurrera egiteko adostasuna ere sinatu dute, une honetan herritarrek aurkeztu behar dituzten hainbat dokumentu udalak bere kabuz eskuratzeko sistema oso bat diseinatuz.

EH Bilduk akordioa balioetsi du

Irundarrentzako ona bada, EH Bildu akordioetan egongo da. EH Bildurentzako kalitatezko zerbitzu publikoak ezinbestekoak dira. Hala, udal gobernuaren jatorrizko proposamenak ez zuen, gure alderdiaren ustez, sistema justuago baten alde egiten, modu orokor batean tasen eta zergen igoera jasotzen baitzuen. Udal Gobernuarekin arduraz egindako negoziazioan, Irunen zerga eta tasa bilketa bidezkoagoa izateko sistema adostea lortu dugu, 2025.urtean egikaritzen hasiko dena. Akordio hau akordio politikoa ere bada, eta hiri eredu bidezkoago baterantz egin beharreko bidea irudikatzen du. Herritarren bizitzak errazteko lan egingo genuela esan genuen legegintzaldi hasieran, eta bide horretan adostasunetara iristeko aukera dagoen bakoitzean, EH Bilduk aukera hori aprobetxatuko du.” Hondakinen eta uraren tasaren igoera aKordiotik kanpo.

Txinzerren 2025.urteko tasak akordio honetatik kanpo gelditu dira. Dagoeneko Txinzerrek hurrengo urteko hondakinen eta uraren tasen %5eko igoera onartu zuen, baina kasu honetan EH Bilduk ez zuen proposamena babestu.

Etiquetas: