EH Bildu

Gaztelera

EH Bildu: komertzioa eta ostalaritza

IMG_20150521_113709Atentzioa deitzen digu PSOE, PP edota PNV bezelako alderdiek, orain, kanpaina garaian, bertako komertzioak pairatzen duen egoera larriaren aurrean  adierazten duten kezka eta sentsibilitatea.
Are gehiago, kontutan hartzen badugu, hau ez dela orain sortu den arazo bat, baizik eta urteetan pairatzen ari diran egoera bat dela.

EH Bildu: Hezkuntza

IMG-20150514-WA0011Hezkuntza herritar ororen eskubide indibidual zein kolektiboa da eta norbanakoen garapen integralerako ezinbesteko tresna. Honengatik, Euskal Herriaren garapen kolektiboaren zerbitzuan egongo den Hezkuntza Sistema Propioa eraikitzea da gure lehentasuna. Herri gisa, estaturik gabeko herria izaki, behar beharrezkoa dugu gure herriaren biziraupenerako zein garapen eta egituratze sozial, politiko, ekonomiko, kultural eta linguistikorako. Bestalde, norbanako gisa, garapen integrala bultzatuz pertsona euskaldun, aske, autonomo, sortzaile, kritiko eta ekintzaileak hezteko; jendartean elkar bizitzeko gai izango direnak.

EH Bildu: "Berriro eta oraindik ere hau da gure jarrera. AHT-rik EZ!"

mani23012010- Jakitun zarete Peak Oil (petrolioaren gailurra) arazoaz; zein neurrik har ditzake gure udalerriak eragin horiek leuntzeko?

Ezin dugu gaur egun bizi izan garen bezala bizitzenn jarraitu, baliabide naturalak gaur egun arte ustiatu diren moduan eginda mundua suntsitu egingo dugu.

Dagoen arazoaren aurrean, udalak badu zer egin eta esan. Lehenik eta behin, GOIENER bezalako kooperatiba bateko kide eginez eta horiekin kontratua luzatuz. Baina hori baina garrantzitsuago izan daitekeena, energia burujabetzara bidean bertako baliabide naturalak erabiliz guretzako izango litzakeen energia ekoiztea helburu izan beharko luke.

EH Bildu: "IRUNVi-k izan behar du herritarren"

logoEHBildu- Pertsona orok badu etxebizitza duin eta egokia izateko eskubidea. Begi bistan dago azken urteotan eskubide honen urraketa orokortu egin dela pertsona ugari prekaritate eta bazterketa sozialean utziz. Ze neurriak hartuko zenituzkete epe ertain eta luzean etxebizitza duin bat izateko eskubidea Irunen lorgarria izan dadin?  

Irun garaia batean lotarako hiri izatea bultzatu zuten PNV-k eta PSE-k. Bi alderdi hauen politika ekonomikoaren oinarrian Irungo lurrak saltzea egon da etxebizitza eraikitzeko. Gaur egun ere bide hori jorratzen dute eta etxebizitzak eraikitzen jarraitu dute udal gobernu ezberdinek.

Bidegin gertatutakoaz azalpen argiak eman arte, Eneko Goia eta Markel Olano hautagaiak edota kargu publikoak izateko gaitasungabetuta daude

EH Bildu.- Bidegi kasuan kapitulu berri bat ezagutu dugu gaur eta idazti ari den historia honetako beste pasarteak bezala ez zaigu batere gustatzen. gaur goizean Aldundiak ezagutzera eman dituen datu berrien arabera, iragan legealdian AP-1eko Eskoriatza-Arlaban tartean 17,1 milioi euroko ustezko funtsen bidegabezko erabiltzea egon zen.

AHTren obretan ustez partidak puzte zituzten arduradunek agerraldia egingo dute Gasteizen, EH Bilduk eskatuta

EH Bildu.- Komunikabide jakin batek atzo publikatu zuen haritik, AHTren obretan okerreko ordainketak egon omen dira, zenbait adituk aztertu dutenaren arabera. Beasain-Este zatian 4,5 milioi eurotan puztu ziren aurrekontu batzuk, 2009-2012 bitartean eta Patxi Lopez lehendakari zela. Hala, Euskal Y-aren eraikuntzan parte hartu zuten enpresei arrazoi gabe ordainketa okerrak egin omen zizkion administrazio publikoak.

Orriak

RSS - EH Bildu-rako harpidetza egin