Izugarria Irun!

Oihana Briones

Oihana Briones.- Inoizko emaitzarik onenak lortu genituen igandean; 5.945 botorekin bigarren indarra gara! Aldaketa haizea Irunera iritsi zitekeela esan genuen maiatzeko udal hauteskundeetan, eta hauteskundez hauteskunde babes hori handitzen dela sentitzen dugu, eta gero eta jende gehiago batzen ari dela EH Bilduren proiektura.

Irungo EH Bildutik zuengandik jasotako babesa eskertu nah dizuegu, izugarria izan da. Orainarte egin bezala, indarberrituta eta gogoz lanean jarraituko dugu; herritarrak entzunez eta elkarlana sustatuz, eragile desberdinekin batera, hurbiltasunez, auzoetatik, gure hiriko aniztasunetik eta elkar zainduz.

Eta bukatzeko, azken hilabete eta asteetan, modu desberdinetan laguntzen ibili zaretenoi eskerrikasko; bilerak, eskuorri banaketak, kotxe megafonia, afariak, ekitaldietako prestaketa lanak, ahaldun gisa parte hartuz, edota hauteskunde emaitzen gaua antolatuz. Zuei guztiei esker, EH Bilduren komunitate zoragarri honi esker, izan gara, bagara, eta izango gara.

Bihotzez, eta talde guztiaren izenean, eskerrikasko.

Aurrera goaz!

Etiquetas: