Eh Bildu pozten da ikastetxeen patioak irekitzeko Udal-Gobernuaren erabakiaz

fotoEH Bildu Irun.- Irungo EH BILDU taldeak, eskola ezberdinetako patioak klase ordutegitik kanpo auzotarrontzat irekitzeko, Udal Gobernuak hartu duen erabakiaren aurrean bere poza agertu nahi du.
Oso albiste ona da hau  herritarrontzat, gune hauen irekierak aisia eta kirol eskaintza zabaldu egiteaz gain, jada hor dauden azpiegitura batzuk probesten dituelako berriak eraiki beharrean.

Gogora ekarri nahi dugu Irungo EH BILDU taldeak aspaldi egindako eskaria dugula hauxe. Azken hiru urte hauetan batzorde ezberdinetan, osoko bilkuretan, aurrekontuak onartzeko osoko bilkura, bai eta hiriaren egoeraren eztabaidan luzatu izan dugu proposamen hau. Tamalez, orain arte, ezezkoa izan da beti erantzuna. Ezin da, ez da bideragarria, oso garesti aterako zaio Udalari ... Azkenean posible izan da.

Gure taldeak hainbatetan hitz egin du ereduen talkaz legealdi honetan, agortutako eredu bat atzean utzi eta gauzak beste modu batetan egiteaz, hauxe da gure ustetan adibide on bat. Ongi etorria beraz.

Azkenik erabaki hau osatzeko asmoz, gure taldeak jada egin duen, eskari bat gogoratu nahi dugu. Patioarekin batera eskoletako beste zerbitzu eta gune batzuk (liburutegia, informatika gela …) ere irekitzea alegia.

Beste behi ere oposizioko taldeak prentsaren bidez jakin behar izan dugu honelako erabaki baten berri.

Etiquetas: