Irungo eta Hondarribiko udalek, Bidasoa biziriken bidez, eta Agglomération Sud Pays Basque-rekin elkarlanean, informazio-liburuxkak eta kartelak egin dituzte honako izenburu hau jarrita: “Nuestros productos, gure producktuak, nos produits”. Guztira, 200 kartel eta 5.000 liburuxka egin dira, Irunen, Hondarribian eta Agglomération Sud Pays Basque osatzen duten hamabi herrietan.
Karteletan eta liburuxketan honako informazio hau eskaintzen da:
-
Produktuak: Tokian ekoizten eta merkaturatzen diren produktu nagusien zerrenda bat da. Barazkiak, haragia, esnea, txakolina edo sagardoa dira produktu horietako batzuk.
-
Azokak: Egiten diren azoken data, ordua eta lekua ikus daiteke.
-
Ekoizleak: 70 ekoizleren informazioa eta harremanetarako datuak.
Kartelen eta liburuxken diseinua oso ikusizkoa da, eta aukera ematen du ekoizle bakoitzak zer ekoizten duen erraz ulertzeko. Kartelak ekoizleei emango zaizkie, eta liburuxkak, berriz, egiten diren azoketako ohizko kontsumitzaileen artean banatuko dira.
Azken batean, nekazaritzako eta arrantzako gaiak eta elikagaiak balioan jartzea eta hurbileko ekonomia bultzatzea da kontua. Gainera, asmoa dago tokiko gure produktuen aniztasuna eta kalitatea bertako biztanleen eta bisitarien artean zabaltzeko eta horrela gizarte aldetik lurralde arduratsu bat eraikitze aldera beste urrats bat egiteko.
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 1195 irakurketak
- Castellano