Asteazken honetan, Behobiako merkataritza gunearen etorkizunari buruz gitz egiteko mahaia bildu egingo da berriro ere. Lehenengo bileran, (data begiratu eta jarri) jada gure taldeak proposamen bat luzatu zuen ondoren publiko ere egin genuena.
Bilera horretan proposamena egiteaz gain eskaera batzuk egin genituen eta erregistro bidez ere egin genuen (erregistro zenbakia eta eguna jarri).
Gaur da eguna (Irailaren 25a) erantzunik jaso ez duguna. Udal gobernu honen funtzionatzeko modua ezagututa espero dezakegu asteazkeneko bileran eskatutako azaltzea baina logikoa den bezala hala lan egitea oso zaila da. Beste behin ere informazioarekin jokatu eta beraien interesen arabera erabiltzen dute. Guztiok baldintza berdinetan lan egiteko informazioa mahaiko kide guztioi aurretik pasatzea ezinbestekoa da.
Gainera, lehen bilera hartan hurrengo bilera uztailean egingo zela adierazi zen. Bi hilabete hauetan ez dugu ezer jakin.
Gure taldeak hau salatu beharrean ikusten du bere burua, eskaerei ez erantzuteagatik eta bilerarako informazioa aurretik ez pasatzeagatik.