ela.eus.- Abuztuaren 31ean, Irungo La Bacaladera enpresako prozesu konkurtsala gestionatzen duten administratzaileek enpresaren likidazioa planteatzeko erabakia jakin arazi zien langileei.
ELA sindikatutik gure gaitzespena adierazi nahi dugu erabaki honen aurrean, izan ere 50 familia baina gehiago kalean geratuko dira dagoeneko krisi honek bortizki zigortu duen hiri batean. Ez dugu ahaztu behar Irungo zonaldea desenplegu tasa eta prekarizazioa gehien igo den Gipuzkoako eskualdeetako bat dela.
Bestalde, La Bacaladera enpresako jabe eta ordezkariek azken urteetan burututako gestioa salatu nahi dugu. Enpresa sostenga ezin daitekeen egoera ekonomikora eraman dute eta ondorioz, gipuzkoarentzat enblematikoa eta sektorean lider den enpresa bat itxierara eraman dute. Talde gestoreak, Jose Mª Salvador De Laurentis buru izanik, nabaria den inkonpetentzia agerian utziz enpresa irteerarik gabeko kale batetara eraman du.
Era berean salatu nahi dugu enpresako ordezkarien inkonpetentzia eta jabetzaren inplikazio ezak proiektu enpresarial honen jarraipena oztopatu duela langileen azken hilabeteetako esfortzu, sakrifizioa zein jasandako soldaten zorrak, baliorik gabe utziz.
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 1329 irakurketak
- Castellano