Irungo EH Bildu.- Gaurko aldaketa hau hiri eredu baten adibide bikaina da. Esaten duzue guk ez dugula hiri eredurik baina ez da egia eta zuenarekin gutxienez ez dugu bat egiten.
Komertziorako gune bat onartzera zoazte, eta esan dezakezue ezin dugula ekipamendu handi bezala definitu baina, hori hala izateko esfortzatu egin zarete.
Gasolindegia alde batera utzita, ia, ia 5.000m2-ko eraikin bat onartu eta ia, ia 15.000m2-ko lur eremu bat okupatu. Muga hauek ongi neurtu dituzue...
Hiri ereduari dagokionean, esan izan dugu Europan bi eredu daudela, adibideak jarriz, Alemana eta Frantziarra. Lehenak kanpora eraman zituen komertzio edo gune handiak hiri barnera itzultzen ari da, eta bigarrenak aldiz, bere merkataritza gune guztiak herrietako kanpo aldera bideratzen ditu. Bigarren honek hiriko erdiguneak hiltzen uzten ditu, gertuko komertzioaren amaiera ekarriz.
Hauek ez dira merkataritza ulertzeko bi eredu, hiri eredu ezberdinen ondorio zuzenak baizik. Guk hiriguneak bizirik mantendu nahi ditugu eta halako urratsak emateak ez du hori ahalbideratzen, are eta gehiago, oztopatu egiten du. Gure eredua gertuago dago lehenengoarengandik eta zuena barkatu bigarrenarengandik.
Udal gobernu honek aldiz, ez du merkataritzarako estrategia garbirik, inertziaz hiri erdu agortu bat bultzatzen jarraitzen du, gizarte eredu bat. Azken hilabete honetan ezagutu dugun ekintza puntuala ezin daiteke ildo edo iparrorratz izan, ezin gaitezke edonola planifikatzen egon.
Gaur egun, gertuko komertzioak eta marka handiak ezin ditugu balantzan parekatu, argi dago gertuko komertzioa desabantailan dagoela, ezin dezakete prezioan lehiatu, baina bai ordea zerbitzuan. Hala ere, administraziotik ditugun baliabide guztiak jarri behar ditugu horretara; formazio saioak emanez BB, diru baliabideak eskainiz, publizitatean lagunduz (horretarako dauden guneak eskainiz), merkatuak goraipatuz eta zabalduz,... Eta nola ez komertzio eta komertziante hauen arteko elkartasuna bultzatuz, ez lehiak bilatuz.
Zuen argudioetako bat lanpostuak sortuko direla izan da, baina zenbat suntsituko dira? Kalkuluak eginak daude eta halako ekipamenduak jartzen direnean sortzen den postu bakoitzetik 1,5 galdu egiten dira.
Gainera ezin dugu alde batera utzi eremu honetan kokatuko den marka, MERCADONA. Honek edukitako irabazi guztiak, milioiak dira (19mila 2012an), gertuko komertzioetara itzuliko balira irabazi horien erdia... Jakin badakigu zeinekin egiten dituzten hitzarmenak, lehengaia nondik datorren eta benetan ez da guk nahiko genukeena.
Baina markak marka, ereduarekin eta gauzak egiteko moduarekin itzulita, galdera bat luzatu nahiko nioke sustapen ekonomikoko delegatuari, non erabaki da halako ekipamendu bat Irunen jartzea? Ados al daude hiriguneko eta auzoetako komertzianteak? Eztabaidatu edo erabaki al da hau komertzioaren mahaian? Hau da zuen egiteko modua, funtzionatzeko modua.
Uste dugu gasolindegiaren lekualdatzea beharrezkoa dela eta ongi ikusiko genuke eremu honetara joango balitz, eta hori bakarrik izango balitz aldaketaren muina. Baina aurreko argudio guztiak azaldu ondoren gure bozka aurkakoa izango da, ez dugulako uste halako ekipamendu komertzial batek Irungo erdiguneko eta auzoetako komertzioari on egiten dionik.