Kalapiek, Klima-aldaketa saihesteko konponbideak izeneko kanpainababestuta, berotegi-efektuko isuriak murrizteko nazioarteko akordioa (+2ºC-kotenperatura-igoera gainditzea saihesten duena) lortzearen alde egiten du.Urte honetako abenduan Parisen egingo den Klima-aldaketari buruzko hurrengo Goi-bileran, berotegi-efektuko isuri globalak geldiarazten dituen nazioarteko hainbat akordioeta konpromiso itxi behar dira.
Nazioarteko komunitate zientifikoak urteak daramatza atmosferan berotegi-efektukogasen neurriz gaineko kontzentrazioak duen arriskuaz ohartarazten. 2014an argitaratuzen Klima-aldaketari buruzko Gobernu Arteko Taldearen (IPCC) azken txostenak irmoadierazten du berotze globala “zalantzarik gabekoa” dela, eta isuri globalak %40-%70murriztu behar ditugula 2050erako eta %100 mende amaierarako, tenperatura globalaren+2ºC-ko igoera (“klimaren segurtasun muga”) geldiarazi nahi badugu.
Klima-aldaketari aurre egiteko ezinbestekoa da akordio global bat lortzea. Izan ere,mugikortasun iraunkorra sustatzeko egiten ditugun ahaleginak alferrikakoak izango diramunduko beste aldean CO2 isuriek gora egiten jarraitzen badute.
Horregatik, Kalapiek, Hiriko Txirrindularien Elkarteak, Asociación Medio Ambiente yCambio Climático (AMA) elkarteak bultzatu duen www.solucionescambioclimatico.org
kanpainarekin bat egin du. Bertan edozein pertsona edota erakundek sinatu eta babestudezake isuriak murrizteko nazioarteko akordio eraginkor eta loteslea eskatzeko klimareninguruko negoziazioetan erabakigarriak diren herrialdeetako buruzagiei zuzendutakoeskaera. Era berean, Donostiako eta Gipuzkoako herritarrei deia luzatu nahi diegu gurehirira iritsiko den martxan aktiboki parte har dezaten, bai eta azaroaren 27an, 28an eta29an asteburuan zehar egingo diren ekitaldietan ere. Jarduera guztiak gure webguneanargitaratuko ditugu: www.kalapie.org
Martxa jendetsu batek kanpainan jasotako sinadura eta babesak Valentzia eta MadrildikPariseko Goi-bileraraino bizikletaz eramango ditu modu sinboliko batean.
Horregatik guztiagatik, ekimen hau babesteaz gain, klimaren gaineko beharrezko akordialortzearen alde egiten dugu, gure betebeharra baita, pertsona eta herritar gisa,ondorengoei bizitzeko egokia den planeta bat uztea.
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 1541 irakurketak
- Castellano