“Irunen euskarak arnas dezala eta txoko guztietara hel dadila da gure helburua”

20150508_123304EH Bilduk Irunen Euskara euskal herritarron hizkuntza normalizatua izan dadin aldarrikatu nahi du, hizkuntza politika berriak egiteko garaia da.

Euskara guztion ondare dela argi dugu, ez bakarrik euskaldunena, baizik eta jaso ezin izan dutenena, ezintasunean galdu dutenena etab aita berton bizi diren eta biziko direnena ere. Horretarako, udalak bere eskumenekoak diren baliabideak garatu behar ditu ahalik eta biztanle gehienek arnastu, bizitu eta ikas dezaten.

EHBilduk hizkuntza politiko berria aldarrikatu nahi du, burujabea izango dena, organikoa eta zeharkakoa, eragile zein herritarrekin elkarlanean osatua izango dena.  

Datuak ikusita, Irungo egoera kezkagarria dela argi dago, eskolek ezagutza bermatu nahian badabiltza ere, erabileraren datuak apenas igo dira azken hamarkadetan. Horren aurrean, proposamen argi eta zehatzak aurkeztu nahi ditugu:
 
Alde batetik udalaren funtzionamendua euskaraz izateko plan bat diseinatuko dugu, udalaren izenean jendaurrean ari diren guztiak euskal hiztunak izango direla bermatzeaz gain, euskara komunikazio hizkuntzatik lan hizkuntza izatera igarotzeko neurri eraginkorrak aplikatuko ditugu, langileei prozesu honetan lagunduz.

Euskara ez dakienak ikasi eta dakienak erabil dezan, esparru ezberdinetan kanpaina berezituak bultzatuko ditu EHBilduk. Gure neurri izarretako bat helduen euskalduntzean kokatu nahi dugu, Irunen euskara ikasteak inori gasturik suposa ez diezaion, hau da, Irunen euskara ikastea doan izango da.

Ahalegin eta baliabide gehienak ezagutza eta erabilera areagotzeko proiektuetan jarriko ditugu; langabetu, lan munduko edozeinentzat, eskoletako gurasoentzat, eta bereziki, nerabe eta gazteek dituzten berezko esparruetan: aisia, kirola, ….  

Herrialde ezberdinetatik etorritako irundarrei ere euskaran murgiltzeko ateak zabaldu nahi ditugu EHBildutik, euskaltegi eta helduen heziketa zentroekin elkarlanean. Izan ere, euskararen erabilera sustatzeko helburua duten talde, eragile eta norbanakoak bilduko dituen elkargunea sortzea proposatzen dugu, besteak beste, euskal aisialdia bermatuko duen eskaintza landuko duena.

Etiquetas: