udal-hauteskundeak

Euskara

Mugimendu feministaren lana goraipatu eta eskubide berdintasuna aldarrikatu ditu EH Bilduk

Ane Unanue, Leti Bermejo, Miren Lantz eta Oihana BrionesUdal berdintasun sailaren sorrerari behar duen garrantzia emateko eskatu du koalizioak

Berdintasunaren inguruan mintzatu da Irungo EH Bilduko Oihana Briones (zerrendan bigarrena), Ane Unanue eta Leti Bermejo zerrendakideekin eta Miren Lantz militante feministarekin batera egindako agerraldian.

Irungo EH Bildu udal hauteskundeei begirako euskarazko debate ireki baten gabeziaren aurrean

Euskaraz bizi nahi dutEH Bildu.- Euskararen normalizazioaren bidean eta kalitate demokratikoari begira oso tamalgarritzat jotzen dugu, aurtengo udal hauteskundeei begira euskarazko debate irekirik ez izatea. Tamalgarriagoa, kontutan hartzen badugu eskualdeko Antxeta komunikabideak egitasmoa proposatu eta hau bidean gelditu dela. Eta zergatik? Ba Jose Antonio Santanok bere parte hartzea konfirmatu ere ez duelako egin. Ulertzekoa den bezala, hautagai nagusietako bat denaren hutsunearen arriskuaren aurrean, Antxetak debatea bertan behera uztea erabaki du.

Izagirre: “Injustiziak jasan edo ikusten dituzten horiek guztiek gauzak aldatzen hasteko aukera bat dute maiatzaren 26an botoa emanda”

Mitín de EH Bildu en Irun dentro d ela campaña a las municipalesIrungo EH Bildu.- Irungo ekitaldian parte hartu du gaur Juan Karlos Izagirrek, eta kalean pil-pilean dauden borrokak instituzioetara eramateaz hitz egin du. “Kalean borrokan jarraituko dugu, gure berezko gunea da, baina instituzioak ere eskuratu behar ditugu, ez horietan betikotzeko, erakunde publikoak kaleko aldarrikapenen mesedetan jartzeko baizik. Horretarako, botoa eman behar da. Eta irabazi. Eta gobernuak osatu. Konbentzitzeko ordua da, botoa eskatzekoa”, gehitu du.

Udal Hauteskundeetako Irungo euskarazko debate ireki bakarra, bertan behera utzi behar izan du Antxeta Irratiak

Antxeta IrratiaAntxeta Irratia.- Antxeta Irratia (Euskal Irratiak Federazioa) Udal Hauteskundeen hitzorduak duen garrantziaz jabeturik eta irundar orok Udal Hauteskundeei begira proposamen politiko ezberdinen berri euskaraz ere jasotzeko eskubidea duela sinestuta, alkategaien arteko debatea antolatzeko ahalegin guztiak egin ditu berriz ere.

Orriak

RSS - udal-hauteskundeak-rako harpidetza egin