Sí Se Puede Irun: "LURPEKO APARKALEKUAK ERABILTZEKO PROPOSAMENA"

Denok aski ongi dakigu oso zaila dela ibilgailua aparkatzea Irunen. Udalak ahalegin handiak egin ditu eta baliabide ugari bideratu ditu egoera horri aurre egiteko. Baina gure ustez ez da modurik egokiena erabili.

Lurpeko aparkalekuak eraikitzeko egin den inbertsio-ahalegin erraldoiak ez du aparkatzeko erraztasunik ekarri. Irunen lau aparkaleku publiko daude, gutxi gorabehera 1.200 autorentzako lekuekin. Zifra horiek ikusita, egoera bere horretan jarraitzeak ez du zentzurik.

Lurpeko aparkalekuak erabiltzeko proposamena:

  1. Pinar auzoko eta San Juan plazako aparkalekuei dagokienez (egoiliarrentzat), erosteko prezioa murriztea proposatzen da. Kostua %25 inguru murriztea. Inbertsioaren zati bat galduko litzateke, baina gure ustez erabili gabe egotea baino aproposagoa izango litzateke.

  2. San Juan plazako aparkalekuari dagokionez (txandakakoa), enpresa esleipendunarekin tarifak jaisteko negoziatzea proposatzen dugu. Aparkalekuaren kudeaketa publikoa berreskuratzearen aldekoak gara, baina hori ezinezkoa baldin bada, enpresarekin negoziatzea sustatu behar da.

  3. Ficobako aparkalekua doan izateko neurriari (duela gutxi ezarria) garraiobide publiko bat gehitu beharko genioke, autobus-linea moduan, aparkaleku hori hiriaren erdiarekin erregulartasun handiagoarekin lotzeko. Horrela, Ficobako aparkalekua aldirietako aparkaleku izatea sustatuko litzateke.

Etorkizunerako proposamena:

  1. Etorkizunerako, gure helburua da aparkaleku publiko gehiago eraiki baino lehen dagoeneko eraiki direnak hobeto aprobetxatzea, azaleran egindako aparkalekuei lehentasuna ematea eta gorantz eraikitzeko aukera aztertzea, inbertsio-kostu txikiagoa eta eraginkortasun handiagoa izate aldera.

Etiquetas: