Irungo EH Bildu.- Udal aldizkari honetan, Tribuna irekia izeneko atalean, udal talde politiko bakoitzak nahi dugun gaiari buruz hitzegiteko aukera dugu. Hau dela eta, iragan berri den Ekainean Yurre Ugarte idazleak Irunero aldizkarian sufritu zuen zentsura dela eta, gure espazioa berari eskeintzea erabaki genuen.
Guri, zentsura ekintza haren atzean udal agintari garrantzitsu bat zegoela esan ziguten arren, gure idatzian ez genuen honen inguruko adierazpenik egin, eta ekintzaren ustezko arduradunak aipatu gabe, zentsuratua izan zen artikulua eta gertatutakoa azaltzen zuen sarreratxo txiki bat bat jasotzen zituen testu bat idaztera mugatu ginen.
Testua idatzi ondoren, berau udaletxeko alkatearen gabinetera bidali genuen, Udal aldizkarian EH Bilduk duen tartean publikatua izan zedin.
Baina aldizkaria irakurtzean zein izan da gure sorpresa? Guk igorritako edukina, ez dela guk igorri bezela azaltzen.
Guk bidalitako testuan, gaztelerazko sarreratxo bat zihoan eta ondoren Yurre Ugarteri zentsuratu zitzaion testua. Aldiz, aldizkarian argitaratu den testuan, gaztelerazko sarreratxoa moldatua izan da eta zentzu gabeko testu txapuzero batean bilakatu.
Testua bidali genuenean, bagenekien gustatu ala ez artikulua argitaratzera derrigortuak zeudela. Ezin zuten gure testua zentsuratu. Baina hala ere, egingo zutenaren inguruan gure zalantzak genituen.
Eta ez, ez dute zuzenean zentsuratu, baina "akats" baten bitartez, artikuluaren edukina zentzurik gabe utzi dute.
Akatsa nahi gabe egin dela esango dute, baina guk ez dugu horrela denik uste. Udal aldizkarian alderdietatik bidaltzen diren testuak txertatzeko ardura udaleko prentsa gabineteak dauka. Eta bertan lan egiten duten langileak ez dira funtzionariak, alkatearen konfidantzazko pertsonak baizik. Eta bertatik, zentsura salaketa bat, edukin hustutze baten bidez baliogabetzen saiatu dira.
Hau dela eta, publikoki gertatutakoa salatu, hiritarren jakinean jarri eta, gertaera honen arduradunek akatsa onartu eta zuzenketa publikoa egitea eskatzen dugu.
EH Bilduk bidalitako testua:
Durante dos años, la ciudadania de Irun hemos podido leer los artículos de opinión que Yurre Ugarte de forma desinteresada y gratuita ha escrito en el Irunero. Sin embargo, este mes de Junio la revista se ha publicado sin su artículo de opinión. El artículo ha sido redactado, pero no publicado, ya que según parece, ha sido censurado.
En solidaridad le cedemos este espacio. (A continuación artículo de Yurre Ugarte)
Udal aldizkarian argitaratutako testua:
Durante dos años, la ciudadania de Irun hemos podido leer los artículos de opinión que Yurre Ugarte de forma desinteresada y gratuita ha escrito en el Irunero. Sin embargo, este mes de Junio la revista se ha publicado sin su artículo de opinión. El artículo ha sido redactado, pero no publicado, ya que según parece, ha sido censurado.
Debatir y aportar. Esa ha sido nuestra línea de actuación durante estos cuatro años. Pero nos hemos encontrado con un ayuntamiento que vende consensos y no sabe trabajar en equi-po y que se enroca en inercias de alguien que lleva demasiado tiempo gobernando sin ilusio-nar a la ciudadanía. En solidaridad, le cedemos este espacio. (Artículo de Yurre Ugarte)
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 1428 irakurketak
- Castellano