Donostialdeko Metroaren proiektuak eztabaida eta kezka piztu duela ez dago zalantzarik. 24 ordutan, proiektua gelditzearen aldeko hainbat bizilagun eta elkartek antolaturiko bi jardueratan bi areto bete dituzte herritarrek. Joan den astelehenean (irailak 14) 150 lagunetik gora bildu dira Amara Zaharreko Karmeldarretan egindako asanbladan. Asteartean, berriz, Ander Gortazar arkitektoak "Metro pasantearen azterketa kritikoa eta estrategia alternatiboa" izenburupean hitzaldia eman zuen Koldo Mitxelenan. Barruko eserlekuak beteta, liburutegiaren sarreran ere bildu zen jende andana, hitzaldia kanpoko telebistaren bitartez jarraitzeko.
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 1226 irakurketak
- Castellano