topo-metro

Gaztelera

Metroa Donostian? Hitzaldia: "Donostialdeako metro pasantearen azterketa kritikoa eta estrategia alternatiboa"

topoDonostialdeko Metroaren proiektuak eztabaida eta kezka piztu duela ez dago zalantzarik. 24 ordutan, proiektua gelditzearen aldeko hainbat bizilagun eta elkartek antolaturiko  bi jardueratan bi areto bete dituzte herritarrek. Joan den astelehenean (irailak 14) 150 lagunetik gora bildu dira Amara Zaharreko Karmeldarretan  egindako asanbladan. Asteartean, berriz,  Ander Gortazar arkitektoak  "Metro pasantearen azterketa kritikoa eta estrategia alternatiboa" izenburupean hitzaldia eman zuen Koldo Mitxelenan. Barruko eserlekuak beteta, liburutegiaren sarreran ere bildu zen jende andana, hitzaldia kanpoko telebistaren bitartez jarraitzeko.

HITZALDIA: “Donostialdeko Metro pasantearen azterketa kritikoa eta estrategia alternatiboa”

Data: 
Asteartea, Iraila 15, 2015 - 19:00 -tik Asteazkena, Iraila 16, 2015 - 18:55 -ra
Non: 
Koldo Mitxelena

fotoHIZLARIA: Ander Gortazar Balerdi – Arkitektoa.

GAIA: Donostialdeko Metro pasantearen proiektuak berriro eztabaida piztu du. Hitzaldi honetan, Ander Gortazar arkitekoak azalduko du, UPCko hirigintzako master amaierako lanean oinarrituta, zergatik uste duen Metroa ez dela irtenbidea, eta zeintzuk diren eraginkorragoak iruditzen zaizkion estrategia alternatiboak.

RSS - topo-metro-rako harpidetza egin