EH Bilduren komunitateak ateak zabaldu ditu

EH Bildu.- Atzodanik EH Bilduren Komunitateak ateak irekita ditu www.ehbildu.eus atari digital berrian. Atari berri honek EH Bilduko kide sentitzen garen guztiok saretu eta batu nahi gaitu, EH Bilduren komunitatea zabalduz guztion artean EH Bildu bera osatzeko.

www.ehbildu.eus atari berrian, bada, izena eman eta Komunitateko kide egiteko aukera izango dugu, honekin batera, eztabaidarako, proposamenak garatzeko, informazioa jasotzeko, ekimenak antolatzeko, harremantzeko edota erabakiak hartu eta galderak egiteko aukera eskainiko digun komunitate digilatalaren parte bilakatuz.

Email honen bitartez, zu ere EH Bilduko Komunitateko kide izatera animatu nahi zaitugu, www.ehbildu.eus atarira sartu eta bertan izena emanaz, zure lagunak gonbidatuz, zure sareetan zabalduz eta Komunitateko atari berrian saltseatuz!

Baina, zer da EH Bilduren komunitatea?
  · EH Bilduko Komunitatea EH Bildukide sentitzen garen guztion artean osatutako sare erraldoia da. Gutako bakoitza EH Bildura gauza ezberdinek lotzen bagaituzte ere, guztiok osatzen dugu EH Bildu.
  · Guztion artean Komunitate zabal eta irekia osatu nahi dugu.

Zer topatuko dut EH Bilduren komunitate digitalean?
  · EH Bildukide egitean EH Bildu osatzen dugun herritarren artean harremantzeko, eztabaidatzeko eta eztabaidak zabaltzeko, proposamenak garatzeko, informazioa jasotzeko, ekimenak burutzeko edota erabakiak hartzeko aukera izango dugu.
  · EH Bilduko komunitate digitalean EH Bildukideekin elkartzeaz gain, gure herriko EH Bilduren komunitatearen parte izateko aukera izango dugu.

Zergatik egingo naiz EH Bilduko komunitateko kide?
  · EH Bildukide sentitzen naizelako!
  · EH Bilduren baitan eragin nahi dudalako!
  · EH Bildukideekin saretu eta ideia zein proiektuak partekatu nahi ditudalako!
  · Euskal Herria hobe bat egin nahi dudalako!

Etiquetas: